MILA  MODU  Xabier  Yaniz  oñatiarrak  abian  jarritako  musika-proiektu  berria  da.  Xabier  Yaniz  Hor  Konpon  taldeko  abeslaria  eta  gitarra-jolea  izan  zen.  Andoni  Campos  eta  Oskar  Arlanzon  Hor  Konponeko  kide  ohiek  ere  proiektuarekin  bat  egin  dute,  Malenkonia  taldeko  abeslari  Roberto  Ferreirorekin  batera,  eta  horrela  MILA  MODU  sortu  zuten  2019an.  
Akustiko formatuan estreinatu ziren “Boza Free” izeneko lehen singlearekin. 2020an, Gaztea maketa-lehiaketan finalista izan ondoren, “Absurdoaren paradisua” izenburuarekin, beraien lehen diskoa kaleratzen zuten ELKAR zigilupean. Orain, beraien bigarren estudioko lana aurkezten dute INTRA izenpean. 10 kantuz osaturiko diskoa non gitarrak nabarmentzen diren, taldeak hain bereak dituen melodia landuekin power pop indartsu bat sortuz. INTRA mintzo da gure baitan erantzunak bilatzeari buruz, ikuspegiak zabaltzeari buruz. Hitzen bitartez biribiltzen dute disko humanistago bat, bizi ditugun garaion eraginez, zalantzarik gabe.
Lehen  nobela  arrakastatsu  baten  ondoren  bigarrena  kaleratu  berri  du  Maddi  Ane  Txoperenak, Ez  erran  inori,  Igartza  bekaren  laguntzaz  idatzia  eta  sexu  abusuen  gai  minbera  sentiberatasunez  lantzen  asmatzen  duena.
Zergatik  aukeratu  duzu  gai  hau?
Haurtzaroan  sexu  abusu  bat  bizitakoa  naiz  ni  ere,  eta  gaiarekiko  obsesio  moduko  bat  izan  dut  urteetan:  anitz  irakurri  dut  gaiaz,  tailer  batzuetan  ibili  naiz,  eta  halako  bizipenak  izan  dituztenekin  konpartitu  dut  nirea,  bertzeak  bertze.  Liburua  idaztea  niri  eta  bertze  anitzi  pairarazi  digutena  ulertzeko  bertze  modu  bat  izan  da.  Idazketak  eta  fikzioak  laguntzen  dute  horretan. (Irakurri  +)

Miren Agur Meabek idatzitako “Itsasoaren atea” nobelak irabazi zuen 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)
Aldaketa  aipagarririk  edo  benetakorik  ez  dagoenean  “zaharrak  berri”  erantzuteko  ohitura  dugu  euskaraz  baina,  literaturari  dagokionez,  liburu  zaharrak  gutxitan  izaten  dira  berri  eta  liburu  berriak  albiste  izatea  normala  den  arren,  ez  nuke  esango  ona  denik  horiek  izatea  irakurtzen  ditugun  bakarrak.  Beste  modu  batera  esanda,  gauza  bat  dira  nobedadeak  eta  beste  bat,  irakurleentzat  eta  literaturaren  sistemarentzat  hain  kaltegarria  den  nobedadismo  basatia.  Nobedadeek  dena  jatea;  memoriarik  ez  izatea;  beteranoekin  inoiz  ez  akordatzea;  literaturari  buruz  hitz  egiteko  edozer  antolatzen  dugunean  izenak  behin  eta  berriz  errepikatzea;  literaturaz  horrenbeste  dakiten  aspaldiko  lagunak  baztertzea;  horra  zer  den  nobedadismoa.  (Irakurri  +)
“Anderik  Ande”  izeneko  proiektuak  Amerika  eta  euskaldunen  arteko  harremanak  aztertuko  ditu.
Jon Artano kazetari zestoarrak irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Artanorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Zorioneko  da  Amaia  Egidazu.  Berak  idatzi  eta  marraztutako  Dorotea  album  ilustratuak  irabazi  du  aurtengo  Etxepare  saria.  Horri  esker  Pamielak  argitaratu  berri  du  durangarraren  lehen  liburua.  (Irakurri  +)


