Josefa, neskame du izena Alaitz Melgar Agirrek (Barakaldo, 1984) Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako lehen liburuak. Printzipioz bere amonaren biografia, baina barrura sartu ahala beste osagai asko dituena. (Irakurri +)

Iñigo Astiz (Irudia: Garazi Hidalgo)
Hamasei ipuineko liburua kaleratu du Iñigo Astizek (Iruñea, 1985). Egunerokoan jarri du lupa oraingoan, eta hor gertatzen diren bitxikerietan. Monogamoak (Susa) deitzen da. (Irakurri +)
Manttalingo Alaba poema liburuan (Ernestina de Champourcin XXXIII Poesia Saria, Pamiela) olatu txikiak bezala datoz eta doaz poemak. Joan-etorri bakoitzean ezabatzen ditu itsasoak Saturrarango kartzelan gatibu izan zituzten emakumeen minak eta gela hezeetan erditu zituzten haurren izen-abizenak. (Irakurri +)
Oihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua eskaintzen digu: Itsaso amniotikoa, sentimenduz beteriko poema-bilduma, bizitzaren bi muturren inguruan ardaztua: haurduntze-erditzeak, batetik, eta heriotza goiztiar bat, bestetik. (Irakurri +)
Elkarrekin tentsio handiko ordu batzuk pasatutako bi pertsona ditu protagonista Pello Lizarralderen Lanbroa nobela berriak, Xabier eta Maialen. Denboran laburra bada ere, elkarrekin bizi izandakoaren intentsitateak bien arteko lotura estu eta iraunkorra ezarri du. (Irakurri +)