Kontzertuak 2017-01-12

2017-01-12 osteguna / jueves.
IZAKI GARDENAK Bilbo (Bizkaia). Kafe Antzokia. 21:30etan.

2017-01-14 larunbata / sábado.
BENITO LERTXUNDI Mungia (Bizkaia). Olalde aretoa. 20:00etan.

2017-01-14 larunbata / sábado.
IZAKI GARDENAK Donostia (Gipuzkoa). Le Bukowski. 20:00etan.

2017-01-19 ostirala / viernes 
PETTI Bilbo (Bizkaia). Kafe Antzokia. 20:30ean. + Terry Lee Hale

2017-01-20 ostirala / viernes
GARI & MALDANBERA Leioa (Bizkaia). Kultur Leioa. 21:00etan

2017-01-21 larunbata / sábado.
IZAKI GARDENAK Mutriku (Gipuzkoa). Gaztetxea.

2017-01-21 larunbata / sábado
RUPER ORDORIKA Gasteiz (Araba). Jimmy Jazz. 21:00etan.

2017-01-21 ostirala / viernes 
PETTI & ETXEKO UZTA Markina-Xemein (Bizkaia).Uhago Kulturgunea. 22:00ean.

 

 

 

Imanol Urbieta, kantu bihurtu den irria

Imanol UrbietaItsasoa entzuten da nire logelatik, eta azkenaldian abestiak ere etortzen zaizkit, akorde samurrak balira bezala, gauetan olatuek ekartzen duten melodian kulunka. Izan ere, irailaren amaieran geratu zen Imanol Urbietaren bihotza, baina handik egun batzuetara lagunek eta senideek itsasoan zabaldu zituzten musikariaren errautsak, eta harrezkero bakarrik eta libre dabiltzan olatuetan sentitzen ditut Manoloren kantak.

Musikak haurren heziketan duen garrantziaz ohartu zenetik, irakaskuntza eta musika uztartu eta etenik gabe aritu zen haurrei musika irakasten eta haurrentzako abestiak sortzen. Haur kantarien mugimendua sortu zuen, eta 1967an argitaratu zuen haurrentzat euskaraz egindako lehen diskoa: Haur Kantariak. Ordudanik, sugarrak begietaraino zabaltzen zizkion pasioarekin, etenik gabe aritu zen lanean batean eta bestean, euskal kulturgintzarekin lotutako hainbat talde eta ekimenetan. Sormena eta irakaskuntza uztartu zituen, eta musika zabaltzen eman zuen bizitza, Xirula Mirula musika eskola sortuta. (Irakurri +)

Kirmen Uribe: “Gustura egin diot aurre hezur-haragizko pertsonaiak erabiltzeko erronkari”

elkarrekin_esnatzeko

Kirmen Uribe

Argazkilaria: Ricky Davila

36ko gerraren osteko erresistentziako bi militanteren bizitzak ditu oinarri Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) Elkarrekin esnatzeko ordua nobelak (Susa): Txomin Letamendi (Bilbo, 1901-Bartzelona, 1950) eta Karmele Urresti senar-emazteak. Horien ondoan, pertsonaia historiko ugari ageri da nobelan, hala nola Jose Antonio Agirre lehendakaria, Manu Sota eta Andima Ibiñagabeitia, beste askoren artean.

Txomin Letamendi bilbotarra zen sortzez (1901ean jaioa), Bilboko Orkestra Sinfonikoan tronpetista, Euzko Gudarostean Ariztimuño Batailoiko komandantea, Parisen Canaro tangistaren musikaria, Manu Sota aberatsaren adiskidea, Jose Antonio Agirre lehendakariaren konfiantzakoa, Euskal Zerbitzuetako agente sekretua frankismoan… Karmele Urresti ondarrutarra zen sortzez (1915ean jaioa); erizaina, Roseraie ospitalean lan egindakoa gerra sasoian, gero Eresoinkako kantaria, Txomin Letamendirekin ezkondu zen… Frantzia okupatutik ihesi Caracasera joan ziren biak, handik itzuli ziren Euskal Herrira klandestinoki erresistentzian lan egitera, hiru seme-alaba izan zituzten… (Irakurri +)

Ruper Ordorika: “Ez da erreza juje eta parte ez izatea gure bizimodua ezbaian jartzen duen gaietan.”

Ruper OrdorikaRuper Ordorika kantaria bueltan da New York hirian grabatu eta Oñati sorterria azalean aipatua ageri zaigun disko berriaz, Guria Ostatuan izenekoa. Horretaz konturatzeko, baina, sakoneko oñatiarra izan behar.

Hirurogeita bost urtez (1946-2011) zabalik izan zen Guria taberna Oñatin, eta ateak ixtean umezurtz sentitu ginen oñatiar askotxo, hainbat belaunalditako seme-alabontzat topaleku ezinbestekoa izan zelako.

Beharrezko sentipen horiek -laguntasuna, elkarren babesa, komunitate pertenentzia- kantagai ageri zaizkigu Guria Ostatuan disko berrian. Euskal Herrian ohikoa den taberna izena eta halaber unibertsalak diren sentipenak.

Abiapuntu oñatiarra al dauka disko berriak?

Guria Ostatuan jarri diot izena, herri askotan egon ohi den betiko taberna. Denok behar izaten dugu babesleku bat, eguneroko gorabeheretatik aparte egon ahal izateko. Oñatin bagenuen Guria bat, bai, ondo gogoan daukat. Halako batean Ortiz de Elgearen margoa ikusi nuen eta dena batera etorri zitzaidan: diskoari izen hori bera ipini behar nion eta koadro hura azalean. Hamaika kantu berrietatik pare bat behintzat gai horren ingurukoak dira, nolabait. (Irakurri +)

Haur literaturako lau nobedade berri Elkar argitaletxearen katalogoan

Urteko sasoi honetan, Elkar argitaletxeak titulu berriak aurkezten jarraitzen du. Oraingo honetan, haur literaturaren txanda izan da. Batela bildumako hiru titulu berri eta Kuku saileko nobedade bat kaleratu ditu: Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Ispilutxo, Txomin eta Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Txabi Arnal eta Belatzen Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa eta Paddy Rekalde eta Eider Eibarren Kartoizko kaja, hurrenez hurren.

Ispilutxo

azala-ispilutxo

Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera. (Irakurri +)

Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren eskutik “Ispilutxo” ipuina

azala-ispilutxoPello Añorga idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak Ispilutxo izeneko 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuina kaleratu dute azken hilabetean. Liburu berri honetan, Kevinen abenturak kontatzen ditu idazleak: mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertu eta triste sentitzen da, bera ez baita neska; horregatik, errekara joan eta ispilutxoari galdetuko dio.

Añorga eta Mitxelena Durangoko azokako Saguganbaran izango dira lan hau aurkezten. Txikienentzako sortutako aurkezpena izango da.

Mitxelenak Kevinek abenturak nola marraztu dituen argi eta polit ikusten da ondorengo bideoan: (Irakurri +)