Anestesia “Gorrotoaren ahotsa” diskoaren 25. urtemuga

Aurten Anestesia taldearen LPak, Gorrotoaren ahotsa-k, 25 urte beteko ditu. 1988an sortu zen taldea, eta 5 urte geroago lehen disko luzea kaleratu zuten. Beraz, aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, taldearen historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du Elkar diskoetxeak. Eta horretarako zerbait berezia prestatu du: Gorrotoaren ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat, LP formatoan, remasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Eta hau guztiz ospatzeko, bira txiki bat egingo du taldeak, 6 kontzertu Euskal Herriko zenbait tokitan. Kontzertu bereziak hauek ere, disko hartako kantuak joko baitituzte bertan, baita beste zerbait ere… Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro! (Irakurri +)

“Elkar vinyl collection” bilduman binilo esanguratsu berriak eskuragarri

“Elkar vinyl collection” binilo bildumaren barruan erreferentzia berriak izango dira gaurtik hasita. Lehenengo hirurak, 25 urteurrena dela-eta argitaratu ziren:

Negu Gorriak: Borreroak baditu milaka aurpegi (1993ko diskorik onena, Rockdelux aldizkariaren arabera)

Anestesia: Gorrotoaren ahotsa (taldearen lehen diska, gatefold-en edizioa; taldeak bira bat egingo du errepertorio horrekin)

Soziedad Alkoholika: Y ese que tanto habla… (taldearen lanik onenetarikoa, hau ere gatefold-en)

Beste bi biniloak honakoak dira: Dut-en Askatu korapiloa, binilo bikoitza 45 rpm-ean eta Kuraia-ren Piztu da Piztia 12ean. 

Guztiak, 180 gr-tako biniloan.

 

Gozategi taldearen “Chiquitaco can tac” single berria entzungai

Udaren hasierarekin batera, gure herrietako gau giroak alaitasun sentikorrez beteko dituzten erromeriak piztu dira iada zoko-bazterretan.

Plazetan azken 25 urtetan aintzindari den Gozategi taldearen G puntua (Elkar) azken diskoko kantu batekin eman nahi diogu ongi etorria udarari, aurten ere euskal musika nagusi izan dadin gure artean: Chiquitaco can tac.

(Irakurri +)

Gozategi taldeari elkarrizketa “G puntua” diskoari buruz

Abesti berririk argitaratu gabe zortzi urte luze egin ondoren, eskuartean dugu  Gozategi taldearen itzulera diskoa. G. da bilduma berri honen izenburua. Ez da erraza izan, baina Zingel single-kantuaren bideoklip grabazio egunean harrapatu ditugu Iñigo Goikoetxea eta Asier Gozategi.

Galdera: Zortzi urte ez al da gehiegi ezer argitaratu gabe egoteko?

Iñigo: Asierrengatik izan balitz aspaldi atera behar zuen disko honek, baina gure bizitzek bide ezberdinak hartu dituzte azken urte hauetan, eta bakoitzaren erritmo hori errespetatu nahi izan dugu. 25 urte baino gehiago egin ditugu elkarrekin, eta ez genuen presakako ezer probokatu nahi.

Asier: 2012an egin genuen All Stars bilduma lana eta handik aurrera hasi nintzen ni kantu berriak izan zitezkeen ideiekin telefonoa betetzen. Joan den urtean 25. urteurrena eta guretzat oso bereziak izan diren kontzertuak etorri ziren. DVD eta CDa ere Durangorako eta horrekin ez nuen nahikoa, beste pauso bat behar nuen eta segituan hasi nintzen beste hauek berotzen… (Irakurri +)

Kontzertuak 2018.06.07

2018-05-09 larunbata / sábado
GOZATEGI
Amoroto (Bizkaia), Oletako plazan.

2018-06-16 larunbata / sábado
GOZATEGI
Igorre (Bizkaia), plazan.

2018-06-16 larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN
Zeanuri (Bizkaia), plazan.

 

 

 

 

 

(Irakurri +)

Kontzertuak 2018.05.10

2018-05-12 larunbata / sábado
GOZATEGI Zeanuri (Bizkaia), Plazan

2018-05-13 igandea / domingo
KONTUKANTARI Bergara (Gipuzkoa), Zabalotegi aretoan.

2018-05-17 osteguna / jueves
BEÑAT ACHIARY/ JOSEBA IRAZOKI/ JULEN ACHIARY
Elgoibar (Gipuzkoa), Sototoko hotsaken.

2018-05-19 larunbata /sábado
BENITO LERTXUNDI
Ordizia (Gipuzkoa), Majori kiroldegian, 22:00etan.

2018-05-19 larunbata / sábado
GOZATEGI
Abadiño (Bizkaia), San Trokazen.

2018-05-19 larunbata / sábado
GOZATEGI
Tolosa (Gipuzkoa), Merkataritza gunean

2018-05-19 larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN
Ginoza (Okinawa), Garaman Hall Lobbyn.

2018-05 20 igandea /domingo
MIKEL URDANGARIN
Onna (Okinawa), Coconut Moonen.