Gozategi taldearen “Chiquitaco can tac” single berria entzungai

Udaren hasierarekin batera, gure herrietako gau giroak alaitasun sentikorrez beteko dituzten erromeriak piztu dira iada zoko-bazterretan.

Plazetan azken 25 urtetan aintzindari den Gozategi taldearen G puntua (Elkar) azken diskoko kantu batekin eman nahi diogu ongi etorria udarari, aurten ere euskal musika nagusi izan dadin gure artean: Chiquitaco can tac.


Datozen egunetan, honako herrietan izango duzue taldeaz zuzenean gozatzeko aukera:

Ekainak 30      Mundaka (Bizkaia)

Uztailak 4        Amoroto (Bizkaia)

Uztailak 7        Busturia (Bizkaia)

Uztailak 14      Markina (Bizkaia)

Uztailak 20      Etxarri (Nafarroa)

Uztailak 22      Makea (Lapurdi)

Uztailak 25      Astigarraga (Gipuzkoa)

Uztailak 26      Mendaro (Gipuzkoa)

Uztailak 28      Billabona (Gipuzkoa)

Uztailak 30      Azpeitia (Gipuzkoa)

Abuztuak 5      Gasteiz (La Blanca)

Abuztuak 7      Aia (Gipuzkoa)

Abuztuak 16    Laudio (Araba)

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin