Harkaitz Canoren literaturaren arrabaletan

Halaxe pasa nituen Mecanografiak antologia osatzeko behar izan nituen hilabeteak. Harkaitz Canok azken mende erdian idatzitako narrazio guztiak bilatzen eta irakurtzen, bere hitzek sortu dituzten unibertsoekin hordituta. Egia esan, izan dut lan desatseginagorik. 

Euskaldunon Egunkarian jaso nuen lehen aldiz Harkaitz Cano izeneko baten berri. Ez dut lehen zutabe haren gaia gogoratzen. Bai, ostera, lotura bat, gerora Katixa Agirrerekin Sua falta zaigu narrazio laburra irakurtzerakoan ere sen- titu nuena. Hantxe, neure aurrean, neurelako norbait ze- goen. Neure kultur erreferentzietatik hurbil zegoen nor- bait, mundua neurearen ez oso desberdina zen ertz batetik ikusten zuen ezezagun ezagun bat, berehala etxekotu nuena. Etxekotze horren baimenarekin osatu dut Esteban Montorioren azal ederrarekin datorren Mecanografiak. Antologia apetatsua, ez-kanonikoa, ez-kronologikoa, ez- akademikoa. 

Ezin bestela izan. Nekez jaso zezakeen liburu batek Harkaitz Canok egin duen guztia. Euskal literaturan gutxik egin dute berak bezainbeste. Hasierako narrazioetatik ikusten da ofizio honek dituen tresna guztiak erabili eta ezagutu nahi dituen irakurzale amorratua. B planik gabeko idazle baten pasioak baino ezin du azaldu 1994tik

2001era izan zuen sukarraldia. Zazpi urtetan hiru poema liburu kaleratu zituen, bi eleberri, bi narrazio liburu, bi- dai-kronika bat eta Mecanografiak titulua osatzeko inspirazio iturri izan den Radiobiografiak, Euskadi Irratirako egindako biografia asmatuen bilduma. Idazle gehienek ez dute bizitza osoan horrenbeste idazten. Harkaitz Canorentzat hasiera baino ez zen izan. Gero eman ditu, besteak beste, bi liburu kapital: Twist eta Neguko Zirkoa monumentalak. Beti jakin du hizkuntza bihurtu gabe idazten, fantastikoaren tentsioa errealismoan zehar ere galtzen ez duen prosa eleganteri esker. 

Denetarik ez ezik, gainera, denekin aritu da Harkaitz Cano. Abestiak, antzezlanak, nobela grafikoak edota gidoiak egiteko bidelagun izan ditu Petti zein Aduriz, Lou Topet zein Mursego. Ilustratzaileak, musikariak, aktoreak, sukaldariak. Denekin egin du bere bide oparoaren zati bat. Pentsatzekoa da denetatik hartuko zuela bere literatura aberastu duen zerbait, eskuzabaltasunez egindako ban- pirismoa baita idazle baten lehen konpromiso gizatiarra. 

Nik neuk ere konpromiso banpirikoarekin bildu ditut Mecanografiak deituriko Frankensteinen munstroaren zatiak. Jolasa onartzen duen irakurleak Neguko zirkua eta Beti oporretan bildumetatik hartutako narrazioak aurkituko ditu, prentsan eta bilduma kolektiboetan sakabanatuak, hasierako liburu deskatalogatuetan jasotakoak eta Canok berak liburu honetarako itzulitako bitxikeria bat. Biografia asmatuak, ikusi gabeko hirien deskribapenak, narrazio garaikideak, ipuin fantastikoak, metaliteratura asko. Denetarik topatuko du irakurle kanonikoak, egile liluragarri bat ezagutzeko zein sakonago ezagutzeko jostailu honetan. Irakurle batek beste batzuei botatako amua baino ez da sakonean, literaturaren zor eternoa kitatu beharrean, denon artean areagotzen jarrai dezagun.

 

 

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario