Josune Larrañagaren liburu gomendioa: Juan Kruz Igerabideren “Maite poemak hasiberrientzat”

Maite poemak hasiberrientzatJosune LarrañagaLiburu saltzaile gisa, hainbat poesia liburu izaten ditut esku artean. Aukera gero eta zabalagoa da, batez ere gazteak sareetan -eta, zorionez, paperean ere bai- beren pentsamenduak eta kontakizunak azaltzen hasi direnetik.

Nik neuk gustura irakurtzen ditut olerki liburuak. Horregatik, zuek ere, ohiturarik ez baduzue, gonbidatu nahi zaituztet Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean) liburua eskuratzera.

Juan Kruz Igerabidek ibilbide luzea dauka haur eta gazte literaturan, bai nobeletan, bai poema liburuetan. Hitz errazak eta esaldi motzak erabiliz, poema politak ondu ditu liburu honetan. Hau da horietako bat:

“Itsumustuan”
Lo nengoela
Ametsetan zuri begira,
Begiak lurrera erori zitzaizkidan.
Itsumustuan bila ibili nintzen
Ohe azpian.
Ezin jakin amets barran erori ziren
Ala errealitatean,
Eta ez nintzen ausartzen
Betazalak zabaltzera.

Horra hor adinik gabeko gaia eta lotuta ageri diren sentimenduak: desioa, beldurra, lotsa, etsipena…

Amodio-poema bat idazteko aukera ere ematen dizu azkeneko orrian, puzzle bat balitz bezala osatzeko. Kuttun dituzun poema zatiak josiz asma dezakezu. Nork daki zer dugun barruan gordeta!

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario