Desira ‘Zuzen’ Lagin akustikoa zuzenean.

Desira  ‘Zuzen’  Lagin  akustikoa  zuzenean.
Noiz:
azaroa 15, 2018 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2018-11-15T19:00:00+01:00
2018-11-15T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Iruñea (Comedias 14)
Calle Comedias
14, 31001 Pamplona, Navarra
Espainia

DESIRA talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu dute. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askoetarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa) eta hainbat taldeetarako, mota ezberdinetakoak. Abesti propioak eta euskeraz abestuak dakartzan diska honek DESIRA izena du, taldeak bezela. Eta lehenengo lan hau argitaratzen duen disketxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako, etab.) da.

 

Proiektu hau Euskal Herriko oholtz nagusietan aurkeztuko dute laster guztiok astintzeko asmotan.

 

Lehengo single-a prest dago. ‘Zuzen’ abestia estrenatzen da diskaren aurrerapen gisa. Kanta fresko honetan Rock eta soinu modernoak nahasten diren bitartean estribilloak harrapatzen zaitu. Saltoka eta dantzan hasten zara konturatu gabe!  

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin