Elkarrekin tentsio handiko ordu batzuk pasatutako bi pertsona ditu protagonista Pello Lizarralderen Lanbroa nobela berriak, Xabier eta Maialen. Denboran laburra bada ere, elkarrekin bizi izandakoaren intentsitateak bien arteko lotura estu eta iraunkorra ezarri du. (Irakurri +)
Adin kritikoa dira hamalau-hamasei urteak, helduarorako igarobide sarritan sigi-sagatsua. Adin kritikoa da, halaber, irakurleen ibilbidean, eten gehien gertatzen den aroa delako. Irakurle sutsuak izan diren ume askok nerabezaroan bazterrean uzten dituzte liburuak. Jakinik adin tarte bakoitzak bere gustuak, grinak, premiak eta beharrizanak dituela, gazteen interesa pizten dituzten liburuen bila goaz. (Irakurri +)