Behin eta berriz esaten dugun arren, apenas diogu ezer euskal literaturari buruz abadeen literatura dela esanda, berez dena baino txikiago egiten dugun literatura honetan idazle batzuk abadeak izan direla esateaz aparte, esan nahi dut. Jonathan Swift apaiza zen, Teresa Avilakoa, moja. Gulliverren bidaiak idatzi zuen lehenak, Vivo sin vivir en mí bigarrenak. Satira jeniala, bata; gaztelaniazko poesiaren gailurra, bestea. Liburu asko eta askotarikoak idatzi dituzte apaizek, abadeek, erretoreek, mojek, sotanadunek. Eskasak, hainbat. Garaiak, beste asko. (Irakurri +)
Mendez mende, urte zaharraren eta berriaren kantoian berezko abestiak entzun izan dira. Oraindik ere kantatzen dira haietako batzuk, baina gehienak galdu egin dira. Bixente Martinezek antzinako doinu haien xarma berpiztu du Ur berri, urte berri disko berri zoragarrian.
Oles aroa omen zen neguko solstizioa euskaldunentzat. Alegia, kantatzeko garaia. Hortaz, antzinako ohitura da urte sasoi horretan abestiak etxerik etxe edo su ondoan kantatzea. Kristautasunaren aurretik dator ekandu hori, nahiz eta gero erlijio nagusiaz busti zen, mela-mela egin arte.
Horren ondorioz, Gabon-kantu sorta bat da Eibarko musikariak atondu duena. Orain dela urte batzuk aita Donostiak bildutako gabon-kanta liburua irakurri eta batera doinuekin maitemindu zen, hain dira ederrak. “Orduan txinparta txiki bat piztu zen nere barruan, polita izango zela egunen batean horrelako doinuekin lan bat egitea, kantu normalak balira bezala tratatuta, topikoetatik
urrun”, gogoratu du orain Bixente Martinezek.
Emozioa. Sentimenduaren atarian sentitzen dugun bulkada. Pentsamenduak osatu baino lehen gorputzak gutaz dakiena. Hotzikara bat, urdailak bapatean hartzen duen pisua, eztarrian egiten zaigun korapiloa. Buruak gorputza duela uste dugu, agintea, kontrola, esana. Baina gorputzak ere badauka burua; baditu desirak, ezagupenak, intuizioak. Badaki irakurtzen. Baditu bere liburu kutunak.
Hainbat idazle ezagunek idazteari buruz esandakoekin eta emandako aholkuekin osatu nuen duela urte batzuk Aiztoa eta arkatza (Txalaparta, 2013) izeneko liburua. Bertan ageri diren dozenaka aholkuen artean bat aukeratu beharko banu, Stephen King-ena izango litzateke: “idazten duzuna idazten duzula, izan dadila egia”. Bat baino gehiagorentzat bitxia izango da halako aholkua fantasia, terrorea eta misterioa landu dituen idazle baten ahotan, baina argumenturik zoroenek ere, funtzionatuko badute, egia baten metafora izan behar dute. Fikzioaren hegaldiak hauspo hori behar du, ezinbestean, benetan hunkituko bagaitu. (Irakurri +)