Joseba Irazoki “Fokuetatik kanpo daudenak egiten dituzte nire gustuko musikak”

Musikari ipurterrea da Joseba Irazoki (Bera, Nafarroa, 1974), ertz askotarikoa, eta ezin konta ahala musika proiektutako kide; baina bakarra da bere izenez sinatzen duena. Bigarren diskoa kaleratu zuen iazko urte hondarrean Joseba Irazoki eta Lagunak modura: Zu al zara?. Lehena bezala Bidehutsekin plazaratu du bigarrena ere, musikari lagunekin batera (Felix Buff, bateria eta ahotsa; Jaime Nieto, baxua; eta Ibai Gogortza, gitarra). Rockaren, psikodeliaren eta esperimentazioaren mugetan dantzari dabil diskoa osatzen duten 11 kantuetan.

(Irakurri +)

Ikusten ez den txakur baten itzalean

Itzal zaunka Ander Gillenea

Itzal zaunka disko-liburu ilustratua plazaratu dute Antton Olariagak, Harkaitz Canok eta Jexuxmai Lopetegik.

Itzal zaunkaItzal zaunka-n osotasun zatiezin baten parte dira hiru osagaiak: marrazkiak, narrazioa eta diskoa. Zehatzago esanda: Antton Olariagaren 40tik gora marrazki, Harkaitz Canok horietan oinarrituta idatzitako narrazio bat eta Jexuxmai Lopetegik marrazki horietan eta istorio horretan oinarrituta sortutako 11 kantuko diskoa. Emaitza bateratua txakur baten gorabeheren kontaketa da, oso kontaketa irekia, publiko heldu bati marrazkiz, testuz eta musikaz helarazia. (Irakurri +)

Xabi San Sebastian Band “Erraiak” diskoaren xehetasunetan

Xabi SS band ErraiakXabi San Sebastian Band Erraiak disko berrian murgilduta dabil. Urrian 4an aurkeztuko du taldeak lan berria Donostiako elkar aretoan. 

Momentu honetan disko berri bat kaleratzeak sortzen dituen azken lanetan dabil taldea:  bideokliparen grabaketako azken xehetasunak lotzen; promozio materiala sortzen, osatzen eta gainbegiratzen; kontzertuen antolatzen… Taldearen helburua azken hilabeteetan sortutakoa ahalik eta hoberen publikoari helaraztea da.

 Katamotza bideoklipa

Bideoklip berriaren grabaketaren azken xehetasunekin ari da taldea.  Oraingo honetan, Ta nik zer dakit bideokliparentzat bildutako ekipo ia berdina elkartu du: errealizazioan, Iñigo Kintana; argazkian, Juantxo Sardon; produkzioan, Lucía Ocariz eta “body painting”a eginez, Miren Perez. Gainera, oraingoan, Ainhoa Eizagirre dantzariaren parte-hartzea ere izango du taldeak. Bera da Katamotza.

Bideoa iritsi arte, aurrerapen gisa, hementxe bideokliparen grabaketako irudi batzuk: