Gure gorputzak txiki txikitatik pizten digu jakin mina: Zer da hau? Eta, zertarako balio du? Haurrek galdera mordoa izaten dute beren aluaren eta zakilaren inguruan eta, nerabezarora hurbiltzen joan ahala, unibertsala da gorputzaren superbotereak ezagutzeko gogoa sentitzea. (Irakurri +)
Amancay Gaztañagak sorturiko Martin Martina trilogiaren lehenengo liburua argitaratu du Elkar argitaletxeak: Urrezko orraziaren misterioa. Gaztetxoei zuzendutako sail honetan, abentura eta fantasia uztartzen dira, euskal mitologia erdigunean jarriz. (Irakurri +)
Leire Vargas Nietok (Durango, 2002) bere bigarren poesia liburuarekin, Bihotz museo bat, harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko aukera eskaini digu. (Irakurri +)

Atef Abu Saif (Argazkia: ALEBAA NEWS)
Gazako egunerokoak herrialde hartan Israelgo armada gauzatzen ari den genozidioari buruzko lekukotasun paregabea eskaintzen du. Egilea Atef Abu Saif da, Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa. (Irakurri +)
Lehen liburua argitaratu du Eztizen Artola Iturratek, Gurpilak (Txalaparta), euskal gatazkaren errelatoa osatze, zauriak sendatze, eta beste ertz batzuei hitzak jartze aldera. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da. (Irakurri +)
Izen sujerentea eman dio Anjel Lertxundik bere libururik berrienari, Berbelitzen hiztegia. Testu laburrak bildu ditu bertan, munduaren luze-zabala ulertzen saiatzeko. Itzultzaile bat jarri du hizketan, errealitate esaten diogun puzzle hori argitzeko asmoz. (Irakurri +)