Pruden Gartziak (Oñati, 1964) saiakera berri bat ondu du: Euskaldun fededun, hainbat libururen iruzkinetatik abiaturik, esaera ospetsu horren goitibeheitiak aztertzen dituena: ea hala izan den, noiztik, noiz arte eta zergatik. (Irakurri +)
Josefa, neskame du izena Alaitz Melgar Agirrek (Barakaldo, 1984) Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako lehen liburuak. Printzipioz bere amonaren biografia, baina barrura sartu ahala beste osagai asko dituena. (Irakurri +)
Oihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua eskaintzen digu: Itsaso amniotikoa, sentimenduz beteriko poema-bilduma, bizitzaren bi muturren inguruan ardaztua: haurduntze-erditzeak, batetik, eta heriotza goiztiar bat, bestetik. (Irakurri +)
Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bildumak irabazi du 2024ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eramango du 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko du. (Irakurri +)
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: (Irakurri +)






