Izen  sujerentea  eman  dio  Anjel  Lertxundik  bere  libururik  berrienari,  Berbelitzen  hiztegia.  Testu  laburrak  bildu  ditu  bertan,  munduaren  luze-zabala  ulertzen  saiatzeko.  Itzultzaile  bat  jarri  du  hizketan,  errealitate  esaten  diogun  puzzle  hori  argitzeko  asmoz.  (Irakurri  +)
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka sortu dute, 8.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)
Joanmari  Larrarte  Telletxea  izendatu  dute  elkar  Fundazioko  Patronatuko  lehendakari.  2014tik  lehendakari  izan  den  Joxemari  Sors  Bagüésen  lekua  hartuko  du  Larrartek.  Sorsek  patronatuko  kide  izaten  jarraituko  du  lehendakari  izateari  utzita.  (Irakurri  +)
1948ko  arabiar  israeldar  gerran  zehar  zazpiehun  mila  palestinar  baino  gehiago  izan  ziren  beren  etxetik  egotziak.  Hondamendi  horri  deitzen  zaio  Nakba  edo  palestinar  exodoa.  Handik  urtebete  pasatxora,  1949ko  udan,  Israelgo  estatu  sortu  berriak  destakamentu  militar  bat  bidali  zuen  Negev  basamortura  Egiptorekiko  hegoaldeko  muga  zaintzeko,  baita  ingurua  arakatzeko  ere,  han  gelditzen  ziren  arabiarren  bila.  Espedizio  horietako  batean,  soldaduek  beduino  talde  bat  aurkitu  zuten,  eta  aurkikuntza  hura  krimen  baten  abiapuntua  izan  zen.  (Irakurri  +)

Ane Zubeldia, XXVII. Igartza sariaren irabazlea
Ane Zubeldia hondarribiarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zazpi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Datorren udan ez gara hemen biziko” izeneko narrazio proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)

Argazkia: JOSÉ LUIS LARRIÓN
Nobela berri batekin dator Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967), euskal thriller egile ospetsu eta jarraituena: Dena eskaini nizun. Emakume baten tratu txar eta desagertzea ikertuz, irakurleek estimatzen dizkioten erritmoa, jakin-mina eta sorpresak nabarmentzen dira. (Irakurri +)


