Kangaroo

kangaroo - Martin EtxeberriaMartin Etxeberriak bere bosgarren poesia liburua plazaratu berri du, Kangaroo. Hein batean, aurreko lanean (Winston, 2018) irekitako bidean sakondu du oraingoan.

Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek “Kan ghu ru” erantzun. “Kangaroo” bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz “Kan ghu ru” hitzek “Ez dizut ulertzen” esan nahi omen duten hangoen hizkuntzan. (Irakurri +)

Euskarazko lehen polizia-eleberria

hamabost egun urgainen - Jose Antonio LoidiHirurogeita zortzi urte igaro dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren (Errenteria, 1916 Irun, 1999) Hamabost egun Urgainen lehenengo aldiz argitaratu zela, eta jende oso gutxik daki hura izan zela euskaraz idatzitako lehen polizia eleberria. Liburua mugarria da euskal literaturaren historian, eta are, egun ere irakurleen arreta piztu ohi duen generoan. Euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenen zerrendan dagoelako ere bada esanguratsua, katalanera itzuli baitzen 1961ean. (Irakurri +)

Joseba Jaka bekaren oinarriak

elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmoz, ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, literatur lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)

Izenak eta izanak

Nola esaten da bollera euskaraz? Ba al da beste hitzik edo hitz bereziturik emakumeen arteko praktika sexualez aritzeko? Zer errepresentazio egin dira arte adierazpenetan bollerei buruz? Euskal kulturak begiratu al dio desira lesbikoari? Hala bada, non jarri du begia? (Irakurri +)

Errealismoaz haratago

Idazleak ere badiren lagunen artean behin baino gehiagotan galdetu izan dut, “errealismoaren moda hau noiz bukatuko da?”. Brometan, jakina, ez baitaukat ezer errealismoaren kontra; baina benetan ere bai, egia esatea nahi baduzue, gogaikarria eta apur bat lotsagarria egiten zaidalako gure sistema literarioan nolabaiteko errealismo hertsitik ateratzen den guztiari kasurik ez egiteko edo egiten den guztiari baina bat jartzeko daukagun ohitura tristea. Gutxi idatzi dugulako akonplejatuta gaudenez, gure
lehen betebeharra serioak izatea dela iruditzen zaigu eta, tamalez, literatura serioa guretzat oso gauza estua da. (Irakurri +)

Oihane Amantegi: “Gauza bukatugabeek uzten duten zapore horretaz aritu nahi izan dut oraingoan”

Oihane Amantegi (Argazkia: Iñigo Azkona)

Ibaiertzeko ipuina (Elkar) liburuarekin azaldu zen Oihane Amantegi literatur plazara, 2020an, eta bigarren liburua kaleratu du orain: Cayo Hueso (Elkar). Aurrekoa bezala, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean dabil hau ere, eta, lehen lanean bezala, kontatzen duena ez ezik, kontaera zaindua da bigarren honen ezaugarri nagusietako bat. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea. (Irakurri +)