Víctor Escandell: “Umore handia erabiltzen dut nire lanetan”

Víctor Escandell. (Irudia: MALENA IBARS)

Víctor Escandell Eivissan jaiotako ilustratzaile arrakastatsua da. Bartzelonan egin zituen diseinu grafiko ikasketak eta 1989an abiatu zuen bere ilustratzaile ibilbidea. Ordutik, ilustrazioa esparru eta molde ugaritan lantzen dihardu (prentsa, telebista, filmak, publizitatea, liburuak…), estilo anitza eta aberatsa osatuz. Bide oparo horrek hainbat sari eta aitortza ekarri dio. Gaurkoan, Euskal Herrian eta nazioartean arrakasta itzela lortu duen Enigmak bildumaz elkarrizketatu dugu. (Irakurri +)

Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak elkar sariak jaso dituzte

elkar sarien ekitaldia Adunan

Atzo arratsaldean elkar sarien bosgarren sari emate ekitaldia ospatu zuen elkar Fundazioak Adunako egoitzan. elkar Taldeko Zuzendaritzako eta elkar Fundazioko Batzorde Eragileko kideek ekitaldira inguratu ziren gonbidatuak hartu zituzten arratsaldeko 19:00etatik aurrera. (Irakurri +)

elkar sariak 2023 Ikastolen Elkarteari eta Eusko Ikaskuntzari

Maiatzaren 25ean banatuko dira elkar Sariak Adunako elkar-en egoitzan. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte sariak. Horrekin batera, hil berria den Joan Mari Irigoien izango da gogoan eta omenaldia egingo diote. (Irakurri +)

Joan Mari Irigoien idazlea hil da

Joan Mari Irigoien
Argazkia: Jon Urbe (Foku)

Joan Mari Irigoien idazlea hil zen atzo 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean.

Irigoien Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaritza ikasketak egin zituen eta futbolaria ere izan zen, Errealeko bigarren taldean, Egin egunkarian zuzentzaile lanetan aritu zen, irakasle ere aritu zen eta Euskal Telebistarako gidoiak ere egin zituen baina bera batez ere idazlea izan zen bere bizitzan. Urte askoan Elkar argitaletxeko langile izan zen. (Irakurri +)

Abian da XXVI. IGARTZA Literatura-sorkuntzako beka

Lizar Begoña, 2022ko Igartza saria.

Beasaingo Udalak, CAF enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXVI. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA antolatzen du idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Paradisu Zinema 1. Musika Beka

Atzo, Paradisu zinema, musika beka aurkezpena.

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. (Irakurri +)