Beasaingo  Udalak,  Beasaingo  CAF (Construcciones  y  Auxiliar  de  Ferrocarriles)  enpresaren  babesarekin  eta  Elkar  argitaletxearen  laguntzarekin  XXIII.  Igartza  Literatura-Sorkuntzako  beka  abian  jarri  dute.  Hauexek  dira  aurtengo  oinarriak:
Lehena. Bekaren xedea
Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzako beka emateko oinarriak arautzen dira. (Irakurri +)
Duela  70  urte
1949ko  ekaina  gerraosteko  Parisen:  hiria  borborka,  egoste  kultural  betean.  Aldizkari  politikoak  eskuz  esku  dabiltza,  Les  Temps  modernesek  lau  urte  daramatza  moldiztegietatik  kioskorakoa  egiten;  ikasleen  zorroetan  taupaka  ari  dira  Marxen,  Kafkaren,  Camusen,  Sartreren,  Apollinaireren  liburuak;  emakumeen  bozka  eskubidea  ez  da  lortu  zaharra,  bi  hilabete  dira  esnekien  errazionamendua  amaitu  zela.  Salda  horretan  publikatuko  du  Simone  de  Beauvoirrek  (1908-1986)  kultur  giroa  irakiten  jarriko  duen  saiakera  mardula:  Bigarren  sexua.

Iazko Mikel Zarate Sariaren irabazlea: Lur Gallastegi Saharako Itsasoa
Lezamako  Udalak  eta  Elkar  argitaletxeak,  haurrentzako  irakurgai  berriak  sortu  eta  idazleen  lana  bultzatzeko  asmoz,  haur  literaturako  Mikel  Zarate  lehiaketa  antolatzen  dute,  euskal  kulturaren  alde  lan  itzela  egindako  lezamar  idazlearen  gomutaz,  ondorengo  oinarrien  arabera:
 
Idazlan  mota
Lehen  Hezkuntzako  ikasleentzat  (6-12  urte  bitartekoentzat)  euskaraz  sortutako  kontakizunak  aurkez  daitezke,  jatorrizkoak,  beste  inondik  moldatu  gabeak  eta  aurretik  saririk  jaso  edo  argitaratu  ez  direnak.
 
Parte-hartzaileak
Lehiaketan  parte  hartzeko,  gutxienez  18  urte  izan  beharko  dituzte  parte-hartzaileek.
 
Neurria
Makinako  moldez,  Din-A4  formatuan  eta  tarte  bikoitza  utzita,  gutxienez  10  orrialde  eta  gehienez  50.
 
Nola  aurkeztu
Hiru  ale  bidali  beharko  dira,  agerian  idazlearen  nortasuna  azaldu  barik,  eta  horiekin  batera  gutunazal  itxi  bat,  kanpoan  idazlanaren  izenburua  adieraziko  duena  eta  barruan  egilearen  izen-abizenak,  helbidea,  telefonoa  eta  nortasun  agiriaren  fotokopia.  (Irakurri  +)

Erabaki  dira  Zaitegi  bekaren  irabazleak,  bi  urtetako  Nobel  saridunak  euskaratzeko
Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari, eta oraintxe erabaki dira haien obra bana euskaratuko duten itzultzaileen izenak: Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategik jaso du Handke euskaratzeko enkargua, beste hamahiru lehiakide gaindituz. Halaxe erabaki dute aurten izan diren bi epaimahaiek: polonierazkoan Amaia Donés Mendia, Dorota Krajewska eta Monika Czerny izan dira epaile, eta alemanierazkoan David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria. (Irakurri +)

Bilboko txabolismoa 60ko hamarkadan aztertuko du egileak
Iñigo Lopez Simon historialari bilbotarrak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa aztertuko duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Lopezena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du historialariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Idazlea
José  Saramago  (1922-2010)  Portugaleko  Azinhaga  herrian  jaio  zen.  Gazterik  hasi  zen  bere  obra  literarioa  idazten,  urratsez  urrats,  adreiluz  adreilu  eraikitzen  den  etxea  balitz  bezala,  bizimodua  aurrera  ateratzeko  hainbat  lanetan  ziharduenarekin  batera;  1998.  urtean  bere  ibilbide  literario  luze  eta  oparoa  saritu  zuten,  urte  hartan  Nobel  saria  irabazi  zuelako.  Harrezkero  José  Saramago  mundu  guztian  egin  zen  ezaguna.
Aho batez onartzen den idazle handia izanagatik, José Saramago, batez ere, gizona zen, eta gizona zen aldetik, ez zuen inoiz gizakiak eta mundua inarrosten dituzten arazoen aurrean bere burua ezkutatu.
José  Saramagoren  obra
Saramagoren  obraren  ezaugarriren  bat  azpimarratu  beharko  bagenu,  ezaugarri  hori  koherentzia  izango  litzateke.  Bere  bizitzaren  azken  hogeita  hamar  urteetan  idatzi  zituen  nobelak  behiala  ernatu  zen  proiektu  literario  erraldoi  baten  fruituak  izan  ziren.    (Irakurri  +)




