Munduaren mekanika
Harresirik  gabe  dabil  argia
berde  minaren  mugan,
txorimalo  gisa  zintzilik
arropen  artean.
Eguzkirantz  hazten  da
haragia,  laztan  bila,
katuka  ia,  isil,
jolasean  dabil
zure  gorputzari
nabar  ukitua  emanez.
Egun  berria  dugu  deika.
Asteazken  gordin.
Lanera  zu,  lanera  ni.
Itsasgorak  irentsiko  du
izaretan  biok
utzitako  hutsunea.  (Irakurri  +)
Sortzaile  orok  nahi  du  bere  garaia  gainditu  eta  oroitua  izan,  baina  gehienek  ez  dute  lortzen.  Txirrita  zenak  hil  baino  lehenxeago  bota  zuen  bertso  batean:  “Pixka  batian  ez  naiz  aztuko  /  sartuagatik  lurpian.  /  Nere  aitamenak  izango  dira  /  beste  laurogei  urtian”,  eta  epe  hori  bete  ondoren  ere  oroitzen  dugu.  Baina  ospea  hegakor  bezain  aldakorra  izan  ohi  da,  eta  horren  adibide  polita  izan  liteke  Leo  Perutz.
2019 hondarrean atera zen Gauez harrizko zubiaren azpian eleberri historiko guztiz ederra, askok Leo Perutzen lan gorentzat dutena, Jexuxmari Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik alemanetik maisuki euskaratua. Perutz pragatar-austriarra (1882-1957) punta-puntako idazlea izan zen bi mundu-gerren artean, arrakasta, salmentak eta itzulpenak pilatzen zituena. Judua izaki, ordea, naziengandik ihes egin behar izan zuen, eta bizitzaren azken aldera Europara itzuli arren modan egoteari utzia zion. (Irakurri +)
1982ko  irailaren  28a  da.
Italiak irabazi du naranjitoren mundiala eta Ingalaterrak Malbinetako gerra. Brezhnevek Pekini eskua luzatu dio harremanak normaltzeko. USAn Ronald Reagan da lehendakari.
Leopoldo Calvo-Sotelo Espainian. Urriko hauteskundeei begira, terrorismoaren aurkako borrokan efikazia gehiago, Guardia Zibilaren modernizazioa, alderdi politikoen lege berri bat eta abortuari erabateko ezezkoa dira UCDren programaren ardatzak, “demokrazia kontsolidatzeko eta politika herritarrengana hurbiltzeko”.
Felipe Gonzalezek goleadaz irabaziko ditu, dena dela: gehiengo osoa, 10.127.392 boto. Solidaridad Españolak, aurreko urtean estatu kolpea saiatu zuen Antonio Tejeroren alderdi politiko sortu berriak, 28.451 boto.
Erdibana  banatu  dira  malkoak  eta  barreak  ipotx  estralurtar  baten  lagun  egiten  den  mutikoaren  istorioa  kontatzen  duen  filmaren  aurkezpenean,  “E.T.”.  ETAk  lau  polizia  nazional  hil  ditu  Errenterian  eta  militar  bat  Bilbon  azken  bi  asteetan,  baina  azarorako  gauzak  lasaituko  direla  espero  dute  agintariek,  Joan  Paulo  II.a  Aita  Santuak  Loiolako  santutegia  bisitatuko  duenean.
–Pilota  horrek  ez  dik  balio,  zuloa  zeukak.
–Hik  ere  bai,  eta?  (Irakurri  +)
Hauexek izan dira 2019ko libururik salduenak euskaraz zein gazteleraz, fikzioan eta ez fikizioan:
FIKZIOA, EUSKARAZ:
![]()  | 
![]()  | 
![]()  | 
![]()  | 
|||||
| Miren  Amuriza Basa Elkar  | 
 Bernardo  Atxaga  | 
Harkaitz  Cano Fakirraren ahotsa Susa  | 
Karmele  Jaio Aitaren etxea Elkar  | 
Katixa  Agirre Amek ez dute Elkar  | 
“Ez-lekua  ez  da  existitzen”
Peter  Handke
Ez da zuzena, ezta ozenki esateko modukoa ere, baina onartu beharra du eskuak erraz izerditzen zaizkion jendeak higuin apur bat ematen diola. Imanoli ere pasatzen zaio, baina oso urduri denetan soilik, jasangarria da: artega sumatzen duenean eskutik heltzea saihesten du; ukalondotik eusten dio, edo gerritik, edo sorbaldetatik, eta horrekin nahiko.
Juanek ez du izerdi tantarik egiten, salbuespen arraroren bat ez bada, eta horrek erraztu beharko lioke tupperrari zuzen eustea, barruan duena irauli gabe. Tapa zezakeen oihal batekin, gutxiago irristatzeko, barruan zegoena kanpokoek ikus ez zezaten. Baina krudela iritzi zion horri. Edo penitentzia gisa egiten zuen, auskalo. Irristatzeagatik ez zuen arduratu behar, behintzat, ezta hamar orduko autobus bidaia hartan ere.
Ulertezina egiten zitzaion zer zela eta ziren hain estuak autobusetako eserlekuak; albokoekiko, aurrekoekiko.
Beti zuen halako kabitu ezin bat eserleku haietan; ez zuen pentsatu nahi laurogeita hamar kilotik gora pisatzen zuen edonork bizi beharreko kalbarioa; laurogeita hamar kilo, luze zein zabal, biak sufrikario hutsa. (Irakurri +)

Maitasuna,  heriotza,  bizitza  eta  adiskidetasunaz  mintzo  da  Eñaut  Elorrieta Irteera  argiak  bere  disko  berrian.  Deserriko  kantak  bakarka  argitaratu  zuen  lehen  lanean  bezala,  hainbat  idazlerengana  jo  du  hitzen  bila,  baina  oraingoan,  “bere  ahots  propioa”  bilatu  nahian,  berak  aurrekoan  baino  testu  gehiago  idatzi  ditu.  Musikalki  ere  bide  berri  bat  hartu  du,  eta  horretan  lagun  izan  ditu  Ruben  Caballero,  Fernando  Neira,  Maite  Larburu  eta  Borja  Barrueta.
Zertan  aldatu  da  Eñaut  Elorrieta  Deserriko  kantak  argitaratu  zuenetik  igaro  diren  sei  urte  hauetan?
Ken  Zazpirekin  urte  asko  aritu  ostean,  Deserriko  kantak  deseraikitze  moduko  bat  izan  zen.  Bere  garaian  ez  nuen  hala  bizi  izan,  baina  gaur  egunetik  ikusita,  obsesio  puntu  bat  ere  izan  nuen.  Aldi  berean,  disko  kontzeptuala  izatean,  kontzeptu  horren  atzean  ni  babesteko  ahalegin  bat  ere  bazegoen.  Askoz  libreago  sentitzen  naiz  orain;  garbiago  daukat  zein  bide  hartu  eta  nondik  jo.  Azkeneko  urteetan,  handitik  txikira  nator;  bai  soinu  aldetik,  bai  hitzetan.  Beharbada,  gai  handiez  hitz  egiten  dut,  baina  berba  txiki  edo  arinekin.  Eta  politikoak  izan  beharrean,  existentzialagoak  dira:  maitasuna,  heriotza,  bizitza,  laguntasuna…  Baina  izenburuak  dioen  moduan,  argia  bilatzen  dute.  Iluntasunetik  pasatu  behar  duzu,  minetik  edo  zalantzatik,  argirantz  joateko.  (Irakurri  +)







