Abian da idazle berrientzat Igartza Literatura-sorkuntzako beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzako beka abian jarri dute. Hauexek dira aurtengo oinarriak:

Lehena. Bekaren xedea

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzako beka emateko oinarriak arautzen dira.

Bigarrena. Bekaren diru kopurua

Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak 2019ko irailaren 6an sinatutako hitzarmenaren arabera, bekaren zenbatekoa 6.000,00 eurokoa da, eta hiru erakunde horiek egindako ekarpenetatik ateratzen da zenbateko hori, hau da:

– Beasaingo Udalak 1.000, 00 €

– CAF enpresak  4.000,00 €

– Elkar argitaletxeak 1.000,00 €

Hirugarrena. Ordainketa

Ordainketa modu honetan egingo da CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak  diru ekarpena egin ondoren:

– 3.000,00€, irabazle izendatu bezain laster.

– 3.000,00€, idazlana amaitu eta  entregatutakoan eta epaimahaikoek onespena emandakoan, aldez aurretik zerga eta gizarte segurantza betebeharretan eguneratuta egotearen agiriak aurkeztuta.

Laugarrena. Oinarriak argitaratzea

Deialdi hau iragarriko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Beasaingo Udalaren webgunean eta eskualdeko zein lurraldeko  komunikabideetan. 

Bosgarrena. Aurkezteko epea eta lekua

2020ko ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Modu ofizialean entregatu beharko dira, hau da:

– Udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria bete

– On-line bidez, hau da, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus

Seigarrena. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Beka eskaerarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:

  1. a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, liburuaren edukia (75 bat orrialde gutxienez), estiloa, etab.
  2. b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
  3. c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia. 

Zazpigarrena. Deialdian parte hartzeko baldintzak.

  1. 35 urte bete gabe izatea.
  2. Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea.
  3. Aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea.
  4. Narratibako lanak izatea: eleberria  edo ipuin-bildumak.
  5. Lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.
  6. Ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, eta ezta moldatutako idazlanik ere.

Zortzigarrena. Epaimahaiaren osaketa  eta eginbeharrak

Osaketa: Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: Ana Jaka, Irati Jimenez eta Garazi Kamio.

Egin beharreko lanak: jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien artean irabazlea zein den izendatu 2020ko irailaren 15a baino lehen.

Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.

Bederatzigarrena. Proiektua saritzeko ekitaldia

Epaimahaiak irabazlea izendatu eta Beasaingo Udalari jakinarazi ondoren, Beasaingo Udalak Igartza Literatur beka emateko ekitaldia antolatuko du eta irabazleari gehienez ere urtebeteko epea emango dio idazlana amaituta entregatzeko. Entregatutako idazlanak epaimahaikoen oniritzia jaso beharko du. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die  aldaketaren berri eta haien onespena jaso beharko du.

Hamargarrena. Beka itzultzea

Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko du jasotako dirua.

 Hamaikagarrena. Datuen babesa

Eskatzaileen datuen tratamendua abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoaren araberakoa izango da.

Hamabigarrena. Aplikatuko den araudia

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena aplikatuko da.

Hamahirugarrena. Ebazpena eta helegiteak

Deialdi honek administrazio-izaera dauka, eta, horrenbestez, Udalak du ahalmena hala hori lehenik interpretatzeko nola haren aplikazioan eta ebazpenean sor daitezkeen gorabehera oro ebazteko.

Oinarri hauen aurka, Adminis­tra­zio­aren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazio­aren aurkako Auzi‑gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi-bideari ekin aurretik, birjarpen-helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina