Hiriburuak,euskararako etorbide

Hiriburuak euskararako eremu arrotz gisa ikusten ditu­gu, sarritan. Eta euskara ere deserria da, hein baten gu­txienez, hiriburuetarako. Gure hizkuntzak presentzia txikia dauka hirietan eta hiriak gutxitan ageri dira jato­rrizko euskal testuetan. Eta, hala ere, gure hizkuntza bi­ziberritzeko gakoak dira. Euskal kulturgune eta hizkun­tza hauspotzeko tresna nagusiak hiriburuetan daude. Orain euskarara iristeko bide bilakatuko dira. Eta, bide batez, helmuga horren bila abiatzen denak hiri nagu­sion kontu zahar eta berriak ikasiko ditu euskaratik eta euskaraz. Hemen da Arian euskara metodoak hiriei es­kainitako liburuxka sorta.

Hiriburuan barrena goaz tipi­tapa, kale mehar oke­rretan barrena orain, etorbide artez zabaletatik gero. Auzo berrietan murgildu gara, alderdi zaharreko zo­kondoak arakatu ostean. Mundu osoan famatu egin diren bazterrak ikusi ditugu bidean, bertokoontzat ere ezezagun diren parajeetara heldu aurretik. Euskara gutxi entzun dugu joan­etorri honetan, baina ernabe­rritzen ari den zuhaitz zaharraren tankera hartu diogu, ia oharkabean. (Irakurri +)

Iñigo Astizek “Joemak eta polasak” lana aurkeztu du Durangoko azokan

Iñigo Astiz idazleak Maite Mutuberriarekin kaleratu berri duen Joemak eta polasak liburua alaiki aurkeztu du Durangoko azokako Ahotsenean. Gazteei zuzendutako lehen egun honetan, jende ugari gerturatu da bertara. Astizek entzulea bereganatu du. Lanean aurkitu daitezkeen hainbat poema irakurri ditu; gainera, horietako bat Mursego abeslariarekin egin du.

Lan berri honen aurrekoazalean honela jartzen du norentzako zuzendua dagoen liburua: ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Autoreak gisa honetara adierazi du aurkezpenean:

 

 

 

 

(Irakurri +)

Durangoko azoka – Abenduak 5 – Aurkezpenak eta sinaketak

Durangoko azokako lehen egun honetan, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.

Aurkezpenak:

Asel Luzarraga
Inoren munduan
Ahotsenean
12:00etan

 

 

 

Iñigo Astiz eta Maite Mutuberria
Joemak eta polasak
Ahotsenean
12:30ean

 

 

(Irakurri +)

54. Durangoko azoka, abenduaren 5etik 8ra

54. Durangoko azoka abenduaren 5etik 8ra arte izango da. Lau egun hauetan zehar, euskal argitaletxeek eta diskoetxeek urteen zehar ekoiztutakoa aurkeztu eta erakutsiko dute. Artista ugari izango da bertan bere lana erakusten eta sinatzen.

Urtero legez, elkar Taldeko argitaletxeak eta elkar Banaketa ere bertan izango dira, eta lau egun horietarako ondorengoa antolatu dute:

Abenduak 5    Abenduak 6

Abenduak 7     Abenduak 8

Gure sare sozial eta postdata blogaren bitartez, bertan gertatzen dena kontatuko dugu. Beraz, adi egon eta gozatu kulturarekin!

Durangoko azoka – Abenduak 7 – Aurkezpenak eta sinaketak

Durangoko azokako hirugarren egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.

Aurkezpenak:

Una historia de la pelota
Jose Antonio Azpiazu
Areto nagusian
10:30

 

 

 

De la hoguera al lápiz rojo
Joan Mari Torrealdai
Areto nagusian
11:00

 

(Irakurri +)

Durangoko azoka – Abenduak 8 – Aurkezpenak eta sinaketak

Durangoko azokako laugarren eta azken egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.

Aurkezpenak:

Amua
Aritz Gorrotxategi
Ahotsenean
12:30

 

 

 

Ez da erditzea
Ione Gorostarzu
Ahotsenean
13:00

 

(Irakurri +)