Donostiako Udalak Mikel Laboari emandako Adarra sariaren harira jasotako enkargua diskoan bildu du Deloreanek. Ez da bertsioen ohiko disko bat, esan bailiteke Laboaren obra inspirazio iturri gisa erabili duela taldeak konposizio berriak sortzeko.
Diskoan Laboaren kantuen bertsioak entzutea espero duenak dezepzioa jaso dezake. Zenbait kasutan (“Denbora galduaren bila”-n, esaterako) apenas dago jatorrizkoaren arrastorik. Abestien egokitzapenak direla diozue. Zergatik erabaki zenuten bide hori hartzea?
Mikel Laboak beti izan zuen esperimentaziorako jarrera erradikala, eta guk jarrera hori nabarmendu nahi genuen. Esperimentazioarekiko maitasun hori hartu dugu zubitzat gure mundua eta Laboaren munduaren artean. Aipatzen duzun kasu horretan, jatorrizko abestiaren akorde progresioa errespetatu dugu %100ean, baina produkzio guztiz libre eta esperimentala eman diogu. Agian lehen entzunaldi batean arrastorik ez da somatzen, baina abesti berbera da. Hala ere, entzuleak Laboaren abestiak kantatu ahal izango ditu. “Kantuz” edo “Bentara noa”, adibidez, ahotsean oinarritu ditugu, instrumentazioa bakarrik aldatuz. (Irakurri +)
Jabi Elortzak Sara liburua kaleratu du estreinakoz. Elkar argitaletxeko gazte literaturako Taupadak bildumaren katalogoan txertatu den lan berri honetan, 15 urteko gazte talde baten abenturak kontatzen ditu.
Idazle berri honen inguruan eta idatzi duen liburuaren nondik norakoak jakiteko, hemen egindako elkarrizketa:
Hasteko, egile berria zarenez, aurkeztu zeure burua: nor da Jabi Elortza?
Egunean zehar zeregin asko ditut: aita, senarra, euskara irakaslea, 4. mailako tutorea, D.B.H.ko koordinatzailea… Erraz esaten da baina pertsonekin egiten diren lanek badituzte bere alde txarrak eta nekagarriak. Niri asko gustatzen zait irakaskuntza baina nire une gogorrak ere baditut.
Lanetik aparte, nola definituko nuke nire burua…? Bizitzan, orain arte, zorte handia izan duen eta gauzak ondo atera zaizkion norbait. Agian nahiko inkontzientea izan naizelako beti, eta beharbada horrexegatik naiz naizena. Gauza horien artean nerabeen irakaslea, horretarako ere apur bat inkontzientea izan behar da.
Hauxe duzu lehenengo liburua. Zerk bultzatu zaitu idaztera?
Alde batetik gustatu egiten zaidalako eta erlaxatu egiten nauelako, eguneroko arazoak ahaztu eta neuk asmatutako errealitate paralelo batean murgiltzeko aukera ematen didalako, eta, bestetik, kostatu egiten zaidalako ikasleek gustuko duten irakurgairik aurkitzea. Horrekin ez dut esan nahi gauza onik ez dagoela. Esan nahi dudana da nire ikasleen gustuekin bat datorren irakurgairik aurkitzea zaila egiten zaidala. (Irakurri +)
Jule Goikoetxea politologoak Demokraziaren pribatizazioa saiakera-liburua aurkeztu du, eta aurtengo Durangoko azokara lan honekin gerturatu da. Ahotseneak antolatutako egitarau mardularen barruan, lehen egunean, solasaldia eskaini zuen. Jendez beteriko aretoan, Goikoetxeak bere lanean landutako gai sakonari buruz aritu zen. Ondorengo bideo errenkadan laburbiltzen da bertan esandakoa:
5. Kapitulua – Euskal lurraldea federala, nazioa eta autodeterminazioa. Kapitulu honek balio du ezinbestean ulertzeko zein arauenpean bizi garen.
elkar Fundazioa osatzen duen taldean, muinean, hiru jarduera daude, edizioa, banaketa eta liburu-dendak. Hasieratik jo zen hiru jarduerak hartuko zituen enpresa proiektua garatzera, eta hala egin da.
Argitaletxearen eremuan euskarazko ekoizpena gizarteratzea zen helburu nagusia, eta horrekin batera baita euskal gaiak erdaraz argitaratzea ere, ohikoan erdaraz funtzionatzen duen jendea euskal kulturara hurbildu eta erakartzeko asmoz, erdaraz ere euskal gaiak balioan jartzea. Dudarik gabe, ez zegoen euskarazko eskaintza sortzea eta kaleratzea izan zen lehen helburu nagusia, baina hasieratik bertatik argitaratu izan ziren liburuak erdaraz ere. (Irakurri +)
Enekoitz Esnaolak Luhuso – ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna kazetaritza-liburua kaleratu du Durangoko azokarako Elkar, Berria eta Jakinek sortutako Aleka bildumaren barruan. Azokaren lehen egunean Areto Nagusian aurkeztu zuen Martxelo Otamendi lagun zuela:
Zer da Aleka bilduma?