Loraldia Bilboko elkar aretoetan
Gaurtik martxoaren 26 arte Loraldia jaialdia ospatuko da Bilboko txoko ugaritan. Gune horietako batzuk hiriburuko elkar liburu-dendak izango dira: bihar, Xabier Amurizak Neska bat leku inposiblean liburua aurkeztuko du Zamudioko atarian (Zazpikaleetan) dagoen elkar-en; martxoaren 13an, Ekaitz Goienetxeak kaleratu berri duen Zaldi mamarroa eleberriaren inguruan arituko da Fikzio mamarroaren sortze prozesua: testigantzetatik, tripetatik eta lainoetatik hitzaldian; eta azkenik, martxoaren 20an, asteartean, Danele Sarriugartek Azala erre liburua aurkeztuko du Kattalin Minerrekin, Licenciado Poza 14ko liburu-dendan.
Erlazionatutako Albisteak
- ← XXI. Igartza literatura-sorkuntzako beka idazle berrientzat berria abian da
- Txiliku eta Eider Eibarren eskutik “Mila bidaia munduko sukaldeetara” →