
Nirliit: antzarak, inuiteraz. Izenburu hori du Juliana Léveillé-Trudel (Montreal, 1985) idazle quebectarraren lehen eleberriak. Garratz bezain samur deskribatzen du Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea, narratzaileak 40 urteko amona desagertu bati idazten dion eskutitz eder batean.
- Zure lehen eleberria Quebec iparraldeko inuiten herrixka batean kokatu duzu. Nondik datorkizu inuitenganako interes hori?
 Aurtengoan  ere  Baztango  Udalak,  Txalaparta  argitaletxeak  eta  (h)Ilbeltza  elkarteak  Euskal  Herrian  Literatura  Beltza  Sustatzeko  (H)ilbeltza  beka  jarri  dute  abian.  Hemen  daude  oinarriak:
Aurtengoan  ere  Baztango  Udalak,  Txalaparta  argitaletxeak  eta  (h)Ilbeltza  elkarteak  Euskal  Herrian  Literatura  Beltza  Sustatzeko  (H)ilbeltza  beka  jarri  dute  abian.  Hemen  daude  oinarriak:Lehendabizikoa. Dirulaguntzaren xedea Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, (H)ilbeltza beka plazaratzen du urtero. 2021eko deialdiak sormenezko lanak sarituko ditu.
 Sortzaile  orok  nahi  du  bere  garaia  gainditu  eta  oroitua  izan,  baina  gehienek  ez  dute  lortzen.  Txirrita  zenak  hil  baino  lehenxeago  bota  zuen  bertso  batean:  “Pixka  batian  ez  naiz  aztuko  /  sartuagatik  lurpian.  /  Nere  aitamenak  izango  dira  /  beste  laurogei  urtian”,  eta  epe  hori  bete  ondoren  ere  oroitzen  dugu.  Baina  ospea  hegakor  bezain  aldakorra  izan  ohi  da,  eta  horren  adibide  polita  izan  liteke  Leo  Perutz.
Sortzaile  orok  nahi  du  bere  garaia  gainditu  eta  oroitua  izan,  baina  gehienek  ez  dute  lortzen.  Txirrita  zenak  hil  baino  lehenxeago  bota  zuen  bertso  batean:  “Pixka  batian  ez  naiz  aztuko  /  sartuagatik  lurpian.  /  Nere  aitamenak  izango  dira  /  beste  laurogei  urtian”,  eta  epe  hori  bete  ondoren  ere  oroitzen  dugu.  Baina  ospea  hegakor  bezain  aldakorra  izan  ohi  da,  eta  horren  adibide  polita  izan  liteke  Leo  Perutz.
2019 hondarrean atera zen Gauez harrizko zubiaren azpian eleberri historiko guztiz ederra, askok Leo Perutzen lan gorentzat dutena, Jexuxmari Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik alemanetik maisuki euskaratua. Perutz pragatar-austriarra (1882-1957) punta-puntako idazlea izan zen bi mundu-gerren artean, arrakasta, salmentak eta itzulpenak pilatzen zituena. Judua izaki, ordea, naziengandik ihes egin behar izan zuen, eta bizitzaren azken aldera Europara itzuli arren modan egoteari utzia zion. (Irakurri +)
“Ez-lekua  ez  da  existitzen”
Peter  Handke
Ez da zuzena, ezta ozenki esateko modukoa ere, baina onartu beharra du eskuak erraz izerditzen zaizkion jendeak higuin apur bat ematen diola. Imanoli ere pasatzen zaio, baina oso urduri denetan soilik, jasangarria da: artega sumatzen duenean eskutik heltzea saihesten du; ukalondotik eusten dio, edo gerritik, edo sorbaldetatik, eta horrekin nahiko.
Juanek ez du izerdi tantarik egiten, salbuespen arraroren bat ez bada, eta horrek erraztu beharko lioke tupperrari zuzen eustea, barruan duena irauli gabe. Tapa zezakeen oihal batekin, gutxiago irristatzeko, barruan zegoena kanpokoek ikus ez zezaten. Baina krudela iritzi zion horri. Edo penitentzia gisa egiten zuen, auskalo. Irristatzeagatik ez zuen arduratu behar, behintzat, ezta hamar orduko autobus bidaia hartan ere.
Ulertezina egiten zitzaion zer zela eta ziren hain estuak autobusetako eserlekuak; albokoekiko, aurrekoekiko.
Beti zuen halako kabitu ezin bat eserleku haietan; ez zuen pentsatu nahi laurogeita hamar kilotik gora pisatzen zuen edonork bizi beharreko kalbarioa; laurogeita hamar kilo, luze zein zabal, biak sufrikario hutsa. (Irakurri +)
MIRINDEN GARAIETAN
Sagarrak euripean ostu dituzten guztiei
 Aita  lapurra  zen,  ama  mozkorra  eta  ni  gezurtia.
Aita  lapurra  zen,  ama  mozkorra  eta  ni  gezurtia.
–Seguru zaude, ume? –aulkian aurreratu zen galdera egiteko, eta nik, sen hutsez, atzera egin nuen nire eserlekuan. Mahoizko prakak eta alkandora koadroduna zeramatzan jantzita. Orbainez jositako beso eta esku haiek langile batenak ziren; hala ere, garbi neukan hura zela agintzen zuena. Ez alboan zutik, haserre itxurarekin zeukan emakume iharra, ezta ipurdia altzari baten aurka bermaturik zegoen trajez jantzitako gizon lodia.
Kontainer handia baino ez zen bulego hura portuan zegoen, eta bertatik garabiak eta langileen orroak entzun genitzakeen esfortzurik gabe denok isilik geundenean. Baietz egin nuen buruarekin. Astiro eta kontzentrazio handiz. Gela hartan zeuden beste hirurek begiradak trukatu zituzten, eta ondoren, agintzen zuen gizonak atera begiratu zuen. Ate haren atzean aita zegoen. Dantzalekuaren atarian lotuta utzi duten astoa, barrura sartu ezinik. Ez zen egoera berria berarentzat, eta aulki batean lasai asko eserita imajina nezakeen. Zetozkeenei antzeman nahirik aurrea hartzeko.
–Baina, zu ez zara hamar eta erdietan esna egongo –emakumeak esku biekin heldu zion idazmahaiari, eta niregana zertxobait makurtu zen hitz egiteko–. (Irakurri +)
Durangoko azokako hirugarren egunean, elkar Taldeko argitaletxeen ondorengo liburuak aurkeztuko dira eta ondorengo idazleak eta musikariak sinatzen arituko dira.
Aurkezpenak:
 Una  historia  de  la  pelota
Una  historia  de  la  pelota
Jose  Antonio  Azpiazu 
Areto  nagusian
10:30

De  la  hoguera  al  lápiz  rojo
Joan  Mari  Torrealdai
Areto  nagusian
11:00

 Español
 Español


