Ekaitz Herrera idazle abadiñarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko hogeita bost lanen artean, “Hondar batean arre” izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Ekaitz Herrerak eroango du zortzi mila euroko saria, baita bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu ere, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Saria ostiral arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu zen iazko proposamen irabazlearen emaitza, Julen Apellaren “Sakelako bihotzak” eleberria. (Irakurri +)
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. (Irakurri +)
Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko xedea du Augustin Zubikarai sariak. Deialdi honetara, nobelak idazteko proiektuak aurkeztuko dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu: (Irakurri +)
  Bi  idazleren  artean  ex-aequo  banatu  da  aurten  Ondarroako  Udalak  eta  Elkar  argitaletxeak  antolatzen  duten  Augustin  Zubikarai  saria.  Hogeita  hamabi  lan  aurkeztu  dira  guztira,  batez  besteko  oso  maila  onarekin  gainera,  eta  besteak  beste  horregatik  bi  proiektu  saritzea  erabaki  du  Leire  Bilbaok,  Xabier  Mendigurenek  eta  Ana  Urkizak  osaturiko  epaimahaiak:  Karmele  Mitxelena  oiartzuarraren  “Zoriontasuna,  edo  antzeko  zerbait”  eta  Goio  Ramos  basauriarraren  “London  Calling”.  Bien  artean  banatuko  da  zortzi  mila  euroko  saria,  eta  bien  lanak  argitaratuko  dira  datorren  urtean,  orain  proiektu  direnak  amaitutakoan.  Saria  atzo  arratsaldean  eman  zitzaien,  Ondarroako  Kofradia  Zaharrean,  Literatur  Amuak  jardunaldien  barruan,  eta  ekitaldi  berean  aurkeztu  zen  iazko  proposamen  irabazlearen  emaitza:  Patxi  Zubizarretak  idatzitako  “Loak  ezkutatzen  duena”  eleberria.  (Irakurri  +)
1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. (Irakurri +)
Lander  Garroren  nobela-proiektu  batek  irabazi  du  Ondarroako  Udalak  eta  Elkar  argitaletxeak  antolatzen  duten  Agustin  Zubikarai  saria.  Hogeita  bederatzi  lan  aurkeztu  dira,  eta  horien  artean  Garroren  proposamena  aukeratu  du  Leire  Bilbaok,  Xabier  Mendigurenek  eta  Ana  Urkizak  osaturiko  epaimahaiak.  Saria  urriaren  30ean  arratsaldeko  seietan  emango  zaio,  Ondarroako  Kofradia  Zaharrean,  Literatur  Amuak  izeneko  jardunaldien  barruan.
“Faith” du behin-behineko izenburua Lander Garroren proiektuak, eta bertan kontatzen du Xabi Ugartek, idazlearen alter ego-ak, Bartzelonan pasatzen duen aldia, argazkilaritza ikastera joanda, hemengo giro nahasitik eta poliziaren jazarpenetik urrundu nahian. Idazkera fresko eta sinesgarria, eguneroko bizitzaren taupadak idatziz jasotzeko abilezia, gai jasoen eta xeheen arteko konbinazio egokia eta testuaren erritmoa nabarmentzen dira, besteak beste, eleberri-asmo honetan. (Irakurri +)


