Lander Garro XX. Augustin Zubikarai sariaren irabazle

Lander Garroren nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai saria. Hogeita bederatzi lan aurkeztu dira, eta horien artean Garroren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria urriaren 30ean arratsaldeko seietan emango zaio, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

“Faith” du behin-behineko izenburua Lander Garroren proiektuak, eta bertan kontatzen du Xabi Ugartek, idazlearen alter ego-ak, Bartzelonan pasatzen duen aldia, argazkilaritza ikastera joanda, hemengo giro nahasitik eta poliziaren jazarpenetik urrundu nahian. Idazkera fresko eta sinesgarria, eguneroko bizitzaren taupadak idatziz jasotzeko abilezia, gai jasoen eta xeheen arteko konbinazio egokia eta testuaren erritmoa nabarmentzen dira, besteak beste, eleberri-asmo honetan.

Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zena, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zen. Ordutik, hauexek izan dira sariaren irabazleak eta argitaratu dituzten lanak:

-Joxean Agirre, Zwei Frauen (Bi emakume)
-Itxaso Araque, Damutzen ez direnak
-Garbiñe Ubeda, Hobe isilik
-Garazi Kamio, Orube abandonatuak
-Jasone Osoro: 12etan bermuta
-Miren Gorrotxategi: 33 ezkil
-Katixa Agirre: Amek ez dute
-Xabier Etxeberria: Berriro itzuliko balitz
-Eneko Barberena: Afrikanerrak
-Idoia Garzes: Mendiko gaitza

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina