Txiliku BIZIEN GAUBEILAN

Hogeita hiru istoriok osatzen dute liburua. Hitz, ideia edo sentimenduren batekin guztiak biltzeko gauza izango zinateke?
Hitz bakar bat erabili beharko banu, hurbiltasun hitza erabiliko nuke. Ipuinak irakurtzen dituenak esan dezala antzeko zerbait gertatu zitzaion halakori edo pasadizo honek gogoratzen dit… Eta ipuinak kontatzen badu sinesten zaila den zerbait, kontatzailearen gertutasunak egia-antzeko bihur dezala.

Zer esan nahi diguzu izenburuan?
Izenburua liburuko azken ipuinarena da, eta adierazten du okerreko bidetik joan dela susmatzen den zerbaiten zain dagoenaren sentimendua.

Gaubeilak hildakoari egiten zitzaizkion: lurperatu aurreko gauean norbaitzuk egiten zioten konpainia. Bizien gaubeila biziei (adiskideari, seme-alabei, edo dena delakoari) egiten zaiena da, pertsona horiek noiz etorriko zain zain geratzen garenean egiten dena. Horrelakoetan sentitzen den ziurgabetasunari, zalantzari, bihotzeko zimiko horri egiten dio aipamen izenburuak. Eta ez bakarrik azkeneko ipuinari dagokionez. Liburuko pasadizo batean baino gehiagotan iradokitzen da sentimendu hori, barneko alozetan sentitzen den atximur hori.

Iruditzen zaigu zenbait istorio zuri zuzenean kontatu edo bizi izandakoa dela.
Idazleok, uste dut, bizi izandakoa edota zuzenean kontatu digutena kontatzen dugu; irakurri dugunarekin, telebistan edo zineman ikusi ditugun fikzioekin eta geuk bizitzan ikasi dugunarekin prantatu eta maniatua. Koktel ona egiteko nahasgaiak proportzio egokian nahastu behar!

Egia esate aldera, bizitakoak eta zuzenen entzundakoak pisu handia du liburu honetan.

Badakit ez dela gauza bera pasadizo bat kontatzea eta pasadizo hori bera idaztea, baina liburuko hogeita hiru ipuinak badute ahoz kontatzen diren istorioen soinu eta hizkera.

Zenbait istorio kontatzeko oso urruti ez zarela joan iruditzen zaigu, alegia, Zarauztik oso urruti joan gabe. Atsegin duzu gertuko istorioak jasotzea?
Gertuko istorioak dira, baina ez dira denak hemen bertakoak. Egia da badaudela Zarautzen, Orion edo Donostian gertatutakoak, baina hainbat lekutan gertatzen dira beste zenbaitetan: Veguellina de Órbigon, Poloniako herrixka batean, Erroman, Amsterdamen, Suitza eta Frantzia arteko mugako mendietan, Lisboan…

Egia da, ordea, beti dagoela hari luze bat toki horietatik luzatzen dena oso gertu dauden gure herri eta munduetara, eta kontakizunak, nik hala esango nuke, beti du hurbiltasun kutsu hori.

Klan bateko partaide zarela esango genuke, eskaintza hitzak irakurrita. Inspirazio iturri al duzu klana?
Zentzu zabalean, galdera metafisikoa ere izan liteke hori, eta gaiarekin hasiz gero, luze jardungo nuke; baina, horrela laburrean, esango nuke familia tradizionalaren desegite-garai honetan, klana dugula (edo izan daitekeela, bederen) gure geneen eta kulturaren transmisiorako unitate eta ernamuin

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina