Víctor Escandell: “Umore handia erabiltzen dut nire lanetan”

Víctor Escandell. (Irudia: MALENA IBARS)
Víctor Escandell Eivissan jaiotako ilustratzaile arrakastatsua da. Bartzelonan egin zituen diseinu grafiko ikasketak eta 1989an abiatu zuen bere ilustratzaile ibilbidea. Ordutik, ilustrazioa esparru eta molde ugaritan lantzen dihardu (prentsa, telebista, filmak, publizitatea, liburuak…), estilo anitza eta aberatsa osatuz. Bide oparo horrek hainbat sari eta aitortza ekarri dio. Gaurkoan, Euskal Herrian eta nazioartean arrakasta itzela lortu duen Enigmak bildumaz elkarrizketatu dugu.
Zein da, zure ustez, Enigmak bildumaren arra kastaren arrazoia?
Egia  esanda,  ez  dakit,  misterio  bat  da.  Baina  iruditzen  zait  arrakastaren  arrazoia  faktore  desberdinen  batura  izan  daitekeela: Ana  Gallo edo Víctor  Sabaték  garatutako  enigma
bakoitzaren  atzean  dagoen  ernamuin  ludikoa,  istorioen  sekuentzialitatea,  ilustrazio  dibertigarriak,  edukien  balio  didaktikoa,  Zahorí  Books  bezalako  argitaletxe  ekintzaile  eta  sortzaile  batekin  kontatu  izana  jatorrian  eta  une  eta  leku  egokian  egotearen  zortea!  :  )
Zein da Enigmak liburuen sorkuntza prozesua?
Lehenik eta behin, Rebeka Elizegik (bildumaren diseinatzailea) testu guztia maketatzen du, marrazki bakoitzaritartea utziz. Paperean inprimatutako maketazio horretan, ilustrazio guztiak arkatzez zirriborratzen ditut. Ondoren, zirriborro horiek eskaneatu eta berriro marraztu eta koloreztatzen ditut paleta grafiko batez, Photoshop erabiliz. Bildumaren estilo marka ilustratibo nabarmenena da enigma bakoitza hiru kolorerekin bakarrik egiten dela: kolore bizi bat (enigma bakoitzean aldatzen dena), beltza eta gorri ukitu txiki batzuk, grafismoei kontrapuntu kromatikoa ematen dietenak.
Haurrentzako liburuak ilustratu behar dituzu nean ere, iskin egiten diozu ilustrazio “infantiloideak” sortzeari. Horri esker daukate bilduma honen jarraitzaileek hain adin tarte zabala?
Normalean, umore handia erabiltzen dut nire lanetan. Suposatzen dut gaiak tratatzeko modu horrek, alegia, trama nagusiaren paraleloan gag txikiak sartzeak, belaunaldi sorta zabal batean eragin dezakeela, haurren publiko hutsetik harago.
Ikerketa, bilaketa, aldaketa, berritasuna… funtsezko ardatzak dituzu zure lanean.
Proiektu berri bati aurre egiteko unean gehien hunkitzen nauen leitmotiva adierazi nahi dudana lortzeko erronka da (erabilitako estilo grafikoaren gainetik). Alegia, adierazi nahi dudan hori adieraztera iristea. “Helburua” prozesuaz gozatzea da.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak elkar sariak jaso dituzte
- Oihane Amantegi: “Gauza bukatugabeek uzten duten zapore horretaz aritu nahi izan dut oraingoan” →

 Español
 Español










