Víctor Escandell: “Umore handia erabiltzen dut nire lanetan”

Víctor Escandell. (Irudia: MALENA IBARS)

Víctor Escandell Eivissan jaiotako ilustratzaile arrakastatsua da. Bartzelonan egin zituen diseinu grafiko ikasketak eta 1989an abiatu zuen bere ilustratzaile ibilbidea. Ordutik, ilustrazioa esparru eta molde ugaritan lantzen dihardu (prentsa, telebista, filmak, publizitatea, liburuak…), estilo anitza eta aberatsa osatuz. Bide oparo horrek hainbat sari eta aitortza ekarri dio. Gaurkoan, Euskal Herrian eta nazioartean arrakasta itzela lortu duen Enigmak bildumaz elkarrizketatu dugu.

Zein da, zure ustez, Enigmak bildumaren arra kastaren arrazoia?

Egia esanda, ez dakit, misterio bat da. Baina iruditzen zait arrakastaren arrazoia faktore desberdinen batura izan daitekeela: Ana Gallo edo Víctor Sabaték garatutako enigma

bakoitzaren atzean dagoen ernamuin ludikoa, istorioen sekuentzialitatea, ilustrazio dibertigarriak, edukien balio didaktikoa, Zahorí Books bezalako argitaletxe ekintzaile eta sortzaile batekin kontatu izana jatorrian eta une eta leku egokian egotearen zortea! : )

Zein da Enigmak liburuen sorkuntza prozesua?

Lehenik eta behin, Rebeka Elizegik (bildumaren diseinatzailea) testu guztia maketatzen du, marrazki bakoitzaritartea utziz. Paperean inprimatutako maketazio horretan, ilustrazio guztiak arkatzez zirriborratzen ditut. Ondoren, zirriborro horiek eskaneatu eta berriro marraztu eta koloreztatzen ditut paleta grafiko batez, Photoshop erabiliz. Bildumaren estilo marka ilustratibo nabarmenena da enigma bakoitza hiru kolorerekin bakarrik egiten dela: kolore bizi bat (enigma bakoitzean aldatzen dena), beltza eta gorri ukitu txiki batzuk, grafismoei kontrapuntu kromatikoa ematen dietenak.

Haurrentzako liburuak ilustratu behar dituzu nean ere, iskin egiten diozu ilustrazio “infantiloideak” sortzeari. Horri esker daukate bilduma honen jarraitzaileek hain adin tarte zabala?

Normalean, umore handia erabiltzen dut nire lanetan. Suposatzen dut gaiak tratatzeko modu horrek, alegia, trama nagusiaren paraleloan gag txikiak sartzeak, belaunaldi sorta zabal batean eragin dezakeela, haurren publiko hutsetik harago. 

Ikerketa, bilaketa, aldaketa, berritasuna… funtsezko ardatzak dituzu zure lanean.

Proiektu berri bati aurre egiteko unean gehien hunkitzen nauen leitmotiva adierazi nahi dudana lortzeko erronka da (erabilitako estilo grafikoaren gainetik). Alegia, adierazi nahi dudan hori adieraztera iristea. “Helburua” prozesuaz gozatzea da.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina