4. elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketa
- Uncategorized
- |2012-02-15
- |1 Comment
IV elkar ilustrazkio eta ipuin lehiaketa
Iritsi da, hemen da elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketa berriz ere. Urtero antolatzen du elkar fundazioak bost eta hamasei urte bitarteko haur eta gazteentzat literatur eta ilustrazio lehiaketa hau. Txikienek Josean Urbietaren “Tori zaharra, ekarri berria” ipuina ilustratu beharko dute eta gaztetxoek, aldiz, Eider Eibar ilustratzaileak egindako ilustrazioa ikusita ipuina asmatu beharko dute.beraz, lehiaketara ipuin idatziak edo ilustrazioak aurkeztu behar dira.
Lehiaketa eran antolatzen den jolas honen helburua haur eta gazteak literatura eta irakurketara hurbiltzea da. Aurreko ekitaldietan 4.000 lan inguru jaso izan dira, norbanakoen lanak guztiak, baina sarri ikastetxeen bitartez ere bideratu izan den partehartzeari esker jasotakoak.
Lehiaketan baliatuko den Josean Urbietaren ipuina, oraindik arigataragabea, maiatzaren amaieran kaleratuko da. Aurreko lehiektetetako ipuinak hauek izan ziren:
Josetxo hargina – Mitxel Murua
Hiru triku, hiru truku – Xabier Mendiguren
Hitz eta zaunka – Xabier Mendiguren
Hemen daude oinarriak.
kaixo, oso ona da