Saioa Alkaiza aurtengo Igartza Sariaren irabazlea

Saioa Alkaiza iruindarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita zortzi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamasei proiektu aurkeztu dira, eta “Katu ileak txandaletan” izeneko nobela-proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Olatz Mitxelena, Esti Martinez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.

 

Sariak 10.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza, eta irabazlea Saioa Alkaiza Guallar izan da, 1991n Iruñean jaioa. Kazetaritzan ere ibilia den arren, bertsolari gisa nabarmendu da batez ere Alkaiza, eta horrez gain literaturaren arloko hainbat sari ere irabazi ditu, bakarkako libururik orain arte egin ez badu ere.

 

“Katu ileak txandaletan” eleberri proiektuak pobreziak eta biolentziak markatutako familia bateko alaba du protagonistatzat, Nahia, helduarora iritsita bizitza “normal” bat eduki nahi duena. Hainbat zalantza existentzial bizi ditu Nahiak: alkoholikoa izan eta gero minbizia duen aitarekin ze harreman eduki; beste batekin joan den bikote-kideak utzi dion traizio sentsazioa nola kudeatu; amatasunerako azken aukeren aurrean zer egin, lan egonkorrik ez edukitzea…Dramazkoa dirudien fondo horretan, ordea, ez dugu topatuko errukirik edo autosuperaziozko diskurtsorik, eta bai aldiz ironia eta umorea. 


Egilearekin kontaktuan jartzeko: SAIOALKAIZA@hotmail.com / 676572080

 

Igartza Sariaren aurreko irabazleak:

Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan

Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin / Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita)

Fernando Morillo: Ortzadarra sutan

Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea

Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da

Asel Luzarraga: Karonte

Karmele Jaio: Amaren eskuak / Peru Magdalena: Lile (akzesita)

Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan

Jon Martin: Ero

Katixa Agirre: Habitat / Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita)

Eider Rodriguez: Katu jendea

Uxue Apaolaza: Mea Culpa

Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak

Goiatz Lanbandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

Danele Sarriugarte: Erraiak

Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei 

Unai Villena: Hauts haietatik

Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino

Ekaitz Goienetxea: Zaldi mamarroa

Miren Amuriza: Basa

Erika Elizari: Zendabalitz

Irati Goikoetxea: Herriak ez du barkatuko

Maddi Ane Txoperena: Ez erran inori

Olatz Mitxelena : Arrain hezur bat eztarrian

Lizar Begoña: Mundu zitalaren kontra

Irati Irizar: Ilargi-kutsadura (oraindik argitaragabea)

Ane Zubeldia Magriñá: Datorren udan ez gara hemen biziko (oraindik argitaragabea)

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina