Ane Artetxe: “Harpa jotzen ikasteko liburu-diskoa da eta diotenez efektu hipnotikoa du”

Ane Artetxe harpa irakasle donostiarrak liburudisko polita egin du, Patxi Gallego ilustratzailearen lankidetzaz. Instrumentu eder honen ikasketan haurrentzat lagungarri izango den hastapenerako metodoa da, urratsez urrats, ikasleak modu samurrean eramango dituena. Guztira 29 pieza jasozen dira bertan, klasiko ezagunak eta diskorako berariz sortuak.
Argazki honetan bere ikasle taldearekin batera dago Ane Artetxe egilea eta beheko bideoan berriz, elkar aretoan egindako aurkezpen kontzertuan. 

Kontaiguzu zer den Harpa airean egitasmoa: diskoa eta liburua batera…
Harpa airean egitasmoa, harpa instrumentuan hasteko liburu bisual eta koloretsua da, disko eder batez lagundurik. Nere dozentzia urteetan arrakasta gehien daukaten joku didaktikoak liburu polit batean bildu ditut.

Diskoa lehenik: 29 pieza sartu dituzue. Zein izan da kantuak aukeratzeko irizpidea? Zergatik hauek?
Batez ere ikasle-interpretearen gustokoa izan dadila, gustokoa ez baduzu zaila da benetan sinistea kantak duen melodian

Tartekatuta daude oso kantu ezagunak eta pieza berriak
Bai, horrela suertatu da, batzuek abesti alaiagoak aukeratu dituzte, beste batzuk barnerakoiagoak bainan denak dira bereziak, ikasle bakoitzak bere pertsonalitatea isladatzen baitu.

Interprete askoko diskoa da, askotan zu baina baita zure ikasleak ere…
Bai, dudarik gabe ikasleak dira protagonistak baina nik banituen 3 kanta oso gustokoak eta aprofitatu egin dut.

Helburu didaktikoa baduzu egitasmo bikoitz honetan, partiturak, haurren partaidetza… Agian helburu pedagogikoa ere baduzu, hau da, haurrak harpara hurbiltzea? Zaila da gainerakoan haurrak instrumentu honetara erakartzea?
Edozein instrumenturen ikasketak eta batez ere harpak disziplina eta konstantzia handia eskatzen dute, liburu honekin ikasketaren asimilazioa arindu nahi izan dut. Ariketa teknikoak ez dira erreazago honela, baina irudi zoragarriz hornituta umeari historio ezberdin bat kontatzen ahal zaie klase bakoitzean… Hemen Patxi gallegoren irudien garrantzia handia.

Harpa airean disko balsamikoa da… Ez da oso instrumentu popularra (ezaguna, hedatua) baina aldiz, erraza da entzuteko. Nork entzuteko egin duzue?
Edonorrek entzuteko. Egia da, efektu hipnotiko-lasaigarri bat duela esan didatenez, edozein atsalde lasai batean entzuteko aproposa

Liburuan ilustratzaile konsagratu baten partaidetza izan duzu, Patxi Gallegorena. Nondik nora sortu da elkarlan aukera hori
Iaz lanean kointziditu genuen eta bere lana ikusirik liburuaren ideiakin bat egiten zuen. Marrazkirik gabe liburu musikal arruntagoa izango litzateke

Badakizu euskaraz “harpa jotzeko” era bat baino gehiago dagoela. Harpa joko zizuten maiz horrekin… Azalten al diezu zure ikasleei bitxikeria hori?
Bai, beti esaten diet ikasleei “arpa jotzekotan” beraiek egin dezatela hobekien…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina