
Felix Arrieta (Irudia: Elkar)
Zaintzaren hariak. Oihal berri baterako bideak ehuntzen liburuarekin Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko graduko irakasle Felix Arrietak (Donostia, 1982) gakoak eman nahi izan ditu egun zaintza sistemak dituen gabeziak ikusten laguntzeko eta sistema osoago baterako urratsak nola egin daitezkeen iradokitzeko. (Irakurri +)
Liburuaren izenburua ezaguna egingo zaio askori: Joxe Arregik (Asteasu, 1951-Madril, 1981) presokideei esandakoa Carabanchelgo erizaindegian sartu zutenean, hainbat egunez poliziaren torturapean egon ondoren. Idazleak “Itziarren seme-alaba guztiei” eskaintzen die liburua. (Irakurri +)
- Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
- Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
- Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta ondarroa.eus bidez nahiz udal erregistro orokorrean aurkeztuta – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672– orokorra@ondarroa.eus).

Juan Kruz Igerabide (Argazkia: Jon Miranda)
Gogoeta pertsonal literarioak bildu ditu Juan Kruz Igerabidek (Aduna, 1956) Ura saltoka saiakeran. Naturaz eta kulturaz hausnartu du bizipen pertsonaletatik abiatuta eta gogoetak osatu ditu bizi osoan zehar bidaide izan dituen erreferentzia teoriko, literario eta filosofikoekin. (Irakurri +)
Martin Etxeberriak bere bosgarren poesia liburua plazaratu berri du, Kangaroo. Hein batean, aurreko lanean (Winston, 2018) irekitako bidean sakondu du oraingoan.
Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek “Kan ghu ru” erantzun. “Kangaroo” bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz “Kan ghu ru” hitzek “Ez dizut ulertzen” esan nahi omen duten hangoen hizkuntzan. (Irakurri +)
Hirurogeita zortzi urte igaro dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren (Errenteria, 1916 Irun, 1999) Hamabost egun Urgainen lehenengo aldiz argitaratu zela, eta jende oso gutxik daki hura izan zela euskaraz idatzitako lehen polizia eleberria. Liburua mugarria da euskal literaturaren historian, eta are, egun ere irakurleen arreta piztu ohi duen generoan. Euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenen zerrendan dagoelako ere bada esanguratsua, katalanera itzuli baitzen 1961ean. (Irakurri +)