Liztor mutanteak (Susa, 2022) izena du Santi Leoné idazlearen (Iruñea, 1972) lehen fikziozko lanak. Hamar ipuin bildu ditu bertan, ohikoa duen begirada zorrotz eta kontzesiorik gabearekin idatziak. (Irakurri +)
Desertuan behatxuloa argitaratu du Anjel Lertxundik Alberdaniaren eskutik. Hainbat gairi buruzko gogoetak bildu ditu, teselatan, eta orain arte erakutsi gabeko alderdiak agerrarazi. (Irakurri +)
Amatasunei kantatuz eta gorputzetatik dantzatuz, M ama* eme* ume* idatzi dute Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975). Umetoki, mamitu, emekiro, maitasun, emagin, momentu, eman, magal, emozio, mundu… Gauza asko ahoskatu ditzake m letrak: hainbat leku magiko, zenbait bizipen, hurbileneko pertsonak, animalia diren gorputzak, prozesuren bat edo beste…
Zenbat m txiki kabitzen dira M handi batean?
M handiaren tamainaren arabera, eta gurea infinituaren lagin bat da. Milioi bat izan zitezkeen, baina 13 dira. 13 ahots, 13 bizipen: erditu direnak eta ez direnak, ama ez izatea aukeratu dutenak, ama bakarrak, banatu diren amak, adopzio-bidezkoak, amamak, etorkinak, ama lesbianak… Agertzen da amatasuna eta eritasuna, indarkeria matxista, indarkeria obstetrikoa, migrazioa, osasun mentaleko arazoak… Agertzen dira galerak: galdutako umeak eta doluak. Eta bi aita. Ez gaude denak, kabitzen ez garelako. Ama batekin egoten garen aldiro, liburuan egon behar zuela iruditzen zaigu. (Irakurri +)
Gorabehera handiko bizimodua izan ondoren zahartzaroa lasai bizi nahi duen emakume bat du protagonista Arantxa Urretabizkaiaren (Donostia, 1947) Azken etxeanobelak (Pamiela). (Irakurri +)
Argitalpen berri bi dakartzala-eta, Joan Mari Irigoieni egin diogu bisita. Galdera serioak egin dizkiogu: bere azken liburuez, ibilbideaz, ekarpenaz… berak txantxa giroan erantzun dituenak, umorea galdu ez duen seinale.
Joxan Goikoetxea (1967). Hesia urraturik izango da, seguruenik, artista eklektiko honek bere 35 urteko ibilbide profesionalean gauzatu duen lanik garrantzitsuena. Ez da hori arriskurik gabeko baieztapena, jakina. Izan ere, artista eklektiko honek, besteak beste, musika jarri die Shakespeare-ren sonetoei, aitzindaria izan da Euskal Herrian Astor Piazzollaren musika zabaltzen, sustraiko musika eta musika elektronikoaren arteko uretan murgildu da, euskal musika tradizionala Europako jaialdietan barrena eraman du, Alboka taldearekin eta hamaika kolaborazio egin ditu belaunaldi eta estilo ugarietako talde eta abeslariekin.




