Uxue Apaolaza: “Gezurren bitartez egia bat esaten dudan lekua da niretzat literatura”

Etxean arropa lapurtzera sartuzaizkionak jipoitzen dituenemakume normalean guztizatsegina, lanetik bota ez dezatenlankide bat sakrifikatzen duen bestebat… Bihurguneko nasa (Susa,2021) irakurtzen duenak berehalaigarriko dio Uxue Apaolazaren lumazorrotzari. Gizakion miseria txiki zein handiak erakusten dizkigu.

2005ean argitaratu zenuen Umeek gezurra esaten dutenetik (Erein), 2011n Mea Culpa (Elkar), eta hamar urte geroago iritsi da hirugarrena. Denbora behar izan duzu berriro ipuinak idazten hasteko?
Idazten jartzeko ez, baina ez naiz animatu argitaratzen ahalegintzera. Ez baduzu argitaratzeko asmorik, idazten duzu baina ez duzu berdin idazten. Hazia eduki arren, esfortzu gehigarri bat egin behar da ipuina lantzeko, eta horretarako beharrezkoa da norbaitek irakurriko duela eta kokatuko duela jakitea. Horregatik iruditzen zai garrantzitsua kritikarien lana.

Bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan, baina denak daude loturik, hiri berean (Madril) eta narratzaile beraren ahotik iristen zaizkigulako. Nolatan erabaki zenuen liburua horrela antolatzea?
Ipuinen artean loturak baldin badaude, batzuetan bukatu dezakezu justifikatzen narrazio bat, ez ona delako bere horretan, baizik eta, beste honekin eta harako harekin batera, irakurleari zerbait emango diolako. Baina hori nobela bateko kapitulu bat da, ez da ipuin bat. Beraz, lehenik, banaka-banaka landu ditut ipuinak. Unibertso beraren parte dira, baina horrek ez du esan nahi kronologikoki daudenik edo denak irakurri behar direnik.

Nondik abiatzen zara ipuinak idazteko garaian?
Zerbaitek ukitzen banau edo mugitzen banau edo haserretzen banau, eta ez badakit ondo konpontzen, horri aurre egiteko modu bat da literatura niretzat. Lehenengo ideia kolpe bat izaten da, eta emozionala hein handi batean. Uste dut literaturak baduela asko emoziotik, baina emozioa lantzen eta aldatzen doa zu aldatzen zaren heinean, eta lanketa horren parte da ipuina. Ez dakar soluziorik, ez dago epikarik –hori beste esparru batzuei dagokie–, baina balio baldin badigu buelta bat emateko gauzei, ba goazen buelta bat ematera. Niretzat egiaren espazioa da literatura, gezurren bidez egia bat esaten dudan lekua da.

Pertsonaien miseriak eta frustrazioak gordingordinik agertzen dira ipuinotan.
Narratzaileak ez ditu kritikatzen bere taldekoak ez direnak (ez direnak zuriak, Europakoak, heteroak…). Ia dena da autokritika bat. Narratzailea bere buruarekin ere ez da oso jatorra. Ez da moralki super txintxoa. Baina, jakina, autokritika egiten duzunean normalean zure ekipokoak seinalatzen dituzu.

Frustrazioaren harira, uste dut klasearen kontua sartzen dela hor. Klase ertaina garenok edo izan garenok, horko aspirazioekin, langile-klasetik bereizi nahi izatearekin… Horrek frustrazioa bakarrik sortu du. Gu eta gure ondorengoak antsietatearen belaunaldi bat izan gara, bizimolde jakin bat galtzeko beldurrez ibili gara; agian ez genuen aberatsen bizimoldetzat jotzen, baina bai bizimodu kultutzat. Eta denbora batean ez gara konturatu edo ez dugu konturatu nahi izan horretaz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina