Udazkenean ekitaldi ugari elkar aretoan

Ikasturte berria atea joka dator, eta elkar aretoa buru-belarri lanean ari da datozen hilabeteetan eskaintza zabala zuei eskaintzeko. Gustu guztietako publikoarentzako aurkezpen, sinaketa, akustiko, tailer, etab. izango dira. Motorrak berotzen joateko, ondorengoak proposatzen dizkizugu:

Patxi Irurzun Los dueños del viento liburu aurkezpena Iruñean.

Iñigo Lamarca El guardián de los secretos liburu aurkezpena Donostian

Fernando Palazuelos Alma de hierro liburu aurkezpena Bilbon

Shinova Volver disko aurkezpena Gasteizen

Magyd Cherfiren Ma part de Gaulois liburu aurkezpena Baionan

 Los dueños del viento    El guardián de los secretos    Alma de hierro

Aurtengo ikasturtean ere haur tailer arrakastatsuekin jarraituko du elkar aretoak. Hilean behin egingo dira jolas hezitzaileen zein eskulanen tailerrak. Lehena Apli tailerra izango da.

Aretoko agenda betetzen joango da egunez egun. Beraz, adi egon agendari!

Literatura ispilu aurrean – Literaturak bizitza ulertzea du helburua, baina porrota du frontisa

Muga-muganMuga. Elkarren ondoan dauden bi errealitate bereizten dituen irudizko marra. Mundu errealaren eta subjektibitatearen artean dagoena, adibidez. Nigandik kanpoko eta nire barruko errealitateen artekoa. “Ni naiz munduaren neurria” zioen Arestik, eta nobela modernoan idazlea —artista— kontakizunaren ardatza bihurtu da, idazkuntza bera da kontatzen den abentura nagusia.

Mundua hitzekin esplikatzen dugu, idazleak hitzak ditu lan-tresna, hitzak dira sortzen dituen munduen zutabe. Mundu erreala hitzekin esplikatzen da, fikziozko mundua hitzekin sortzen. Ez da, beraz, hain harrigarria ere idazleak hitzen balioaz jardutea, bere lanaz hitz egitea, mundua nola ikusten duen adierazi nahi izatea, mundua deskubritzeko lana izatea kontagai; ez da hain estrainioa idazle batek bere kezken, arriskuen eta porroten abentura kontatzea.

Jadanik ezin liteke literatura onik existitu, bertan integratua ez badago  hausnarketa bat zalantzan jarriko lituzkeena literaturaren  bideragarritasuna eta baita literaturaren nozioa bera ere”. Letra etzanaz eman dut Enrique Vila-Matasen aipuko jadanik hitza: gaur —jadanik— ezin liteke literaturarik egin literaturari buruzko hausnarketa bertan integratu gabe. Baina atzo arte, bai. Goethek Werther argitaratu arte, nia gustu txarreko exibizio bat zen. Erromantizismoak, ordea, niaren zilborrean jarri zuen arreta, eta laster literaturak arreta horren fruitu goren bat eman zuen Balzacen eskutik: Maisu-lan ezezaguna. Idazlearen alter-egotzat har daitekeen pintore baten istorioa, haren kezka artistikoak, porrotak kontatzen zaizkigu bertan. Inauguratua gelditu da artegintza bera gaitzat hartzen duen literatura (Círculo de lectores etxeak badu Balzacen kontakizunaren edizio eder bat, Picassok ilustratua). (Irakurri +)

Zientziaren eta espazioaren mundu liluragarrian murgiltzeko liburuak

100_kontu_ondo_ezagutzekoNola prestatzen dira astronautak espaziora joateko? Eta han daudela, esaterako, nola garbi tzen dute ilea? Zer musika-nota jotzen dute euliek burrunba egiten dutenean? Zer dira nebulak? Eta super nobak? Zer egin dezakezu pozoia gor putzean sar tzen bazaizu?

Zientzia eta espazioa eremu zabal eta konplexuak dira, ulertzeko zailak diren kontzeptu abstraktuz beteak. Baina, finean, gure inguruari (eta zeruari) begiratzeko modua da zientzia. Hala, xehetasun txikiek eta hurbileko erreferentziek ere eremu mugagabe horiek ezagutzen laguntzen dute.

Bi liburuok haurren jakinmina ase eta, era berean, areago piztea lortzen dute. 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia lanaren bidez, makinek nola funtzionatzen duten modu sinple eta praktikoan ikasiko dute. Horrekin batera, organismo bizi dunik handiena 9 km2-ko onddo bat dela eta tximinorik txikienak 2 cm besterik ez duela neurtzen jakiteak txundituta utziko ditu. (Irakurri +)

Jon  Ariza  de  Miguel:    “Interesgarria  ez  da  pertsonaiari  zer  gertatzen  zaion,  baizik  nola  barneratzen  duen”

Jon Ariza de Miguel: “Interesgarria ez da pertsonaiari zer gertatzen zaion, baizik nola barneratzen duen”

Jon Ariza de Miguelek Ohe hotzak eleberria kaleratu berri du. Egile berria da Ariza, nobela honen bitartez bere burua aurkeztu duena eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrena: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena. Lehenengo liburua duzu hau, baina ez zara gaztetxo hasiberria. Galdera bikoitza, hortaz: zergatik orain?, eta zertan ibili zara orain arte? Nire ustez, idazteko kanpoaldeko kitzikapena behar du nire izaerak, […]

Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioa

342_Gizajoen katalogoa_AZALA.inddJoxean AgirreJoxean Agirre idazle azpeitiarra (1949) Gizajoen katalogoa nobelarekin dator. Azken liburuen estiloari jarraiki eta ironiaz betetako umorea erabiliz, idazleei buruzko literatura egin du bertan. Argumentua norabide anitzetan zabaltzen da hainbat gai eta gertakari aurkeztuz, ia endredoko komedia batean bezala. Idazlearen ofizioa ongi menderatzen duela erakutsiz, eleberrian literaturarekiko pasioa erakusten digu Agirrek.

Zergatik gizajoen katalogo bat? Arrakastatsuek, azkarrek baino aukera gehiago eskaintzen al dituzte haiek?

Nik uste dut identifikazio arazo bat dela. Zu gizajo bat bazara, gehi euskal idazlea bazara, nobela bar idazten hiru urte eman badituzu, gero inork irakurriko ez zaituela jakinik, hori gizajo baten bizimodua ez bada, zeuk esango didazu. Neuk bai gizajoak baita lotsatiak ere kuttuntzat ditut, maitasun handia diet.

Idazleak oro har, gizajotzat jotzen al dituzu?

Idazle lotsati pila bat dago. Gizajotasunak ez du esan nahi intelektualki akatsen bat dugunik edo atzeratuak garenik. Munduarekiko, emakumeekiko jarrera bat da. Onartu egin behar da naturaltasunez, gizajo izatea norberaren ezaugarri bat izan daiteke, eta hori kentzen badigute zer geratzen zaigu? Akaso deus ere… (Irakurri +)

Joxe Manuel Odriozola “Txillardegiren borroka abertzalea” liburuari buruz

Pako SudupeTxillardegiren borroka abertzaleaEuskal Herriaren azken mende erdi gatazkatsuaren kontakizuna zinez egin nahi duenak Txillardegiren izena behin baino gehiagotan hartu beharko du ahotan edo luman. Bere soslai polifazetikoak bidegurutze askotan ezarri baitu haren itzala. Euskara batuaren nondik norakoak nekez ezagutuko ditugu bere funtsezko ekarpenak aintzat hartu gabe, euskal literatura modernoaren orrialdeetan aitzindari agertuko zaigu, ETAren inguruko mugimendu abertzale berriaren gorabehera politikoetan aztarna sakonak utzi dizkigu, eta abar.  

Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari. (Irakurri +)