Zientziaren eta espazioaren mundu liluragarrian murgiltzeko liburuak

100_kontu_ondo_ezagutzekoNola prestatzen dira astronautak espaziora joateko? Eta han daudela, esaterako, nola garbi tzen dute ilea? Zer musika-nota jotzen dute euliek burrunba egiten dutenean? Zer dira nebulak? Eta super nobak? Zer egin dezakezu pozoia gor putzean sar tzen bazaizu?

Zientzia eta espazioa eremu zabal eta konplexuak dira, ulertzeko zailak diren kontzeptu abstraktuz beteak. Baina, finean, gure inguruari (eta zeruari) begiratzeko modua da zientzia. Hala, xehetasun txikiek eta hurbileko erreferentziek ere eremu mugagabe horiek ezagutzen laguntzen dute.

Bi liburuok haurren jakinmina ase eta, era berean, areago piztea lortzen dute. 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia lanaren bidez, makinek nola funtzionatzen duten modu sinple eta praktikoan ikasiko dute. Horrekin batera, organismo bizi dunik handiena 9 km2-ko onddo bat dela eta tximinorik txikienak 2 cm besterik ez duela neurtzen jakiteak txundituta utziko ditu.

nire_lehen_espazioko_liburuaGure galaxian, Esne Bidean, gutxi gora behera non gauden, eta Hartz Handia edo Orion Ehiztaria bereizten lagunduko die haurrei Nire lehen Espazioko liburuak. Eta zeruan izar distiratsu berri bat ikusten dutenean, jakingo dute ez dela izarra, Nazioarteko Espazio Estazioa dela gure gainetik igarotzen ari dena.

Eduki horiek guztiak modu ulergarri eta erakar garrian ematea ez da lan makala. Testuak argia eta ulerterraza izan behar du, eta irudi ekin bat egin, jatorrizko bertsioan nahiz euskaraz, baina zehaztasun zientifikoari uko egin gabe.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina