Nola prestatzen dira astronautak espaziora joateko? Eta han daudela, esaterako, nola garbi tzen dute ilea? Zer musika-nota jotzen dute euliek burrunba egiten dutenean? Zer dira nebulak? Eta super nobak? Zer egin dezakezu pozoia gor putzean sar tzen bazaizu?
Zientzia eta espazioa eremu zabal eta konplexuak dira, ulertzeko zailak diren kontzeptu abstraktuz beteak. Baina, finean, gure inguruari (eta zeruari) begiratzeko modua da zientzia. Hala, xehetasun txikiek eta hurbileko erreferentziek ere eremu mugagabe horiek ezagutzen laguntzen dute.
Bi liburuok haurren jakinmina ase eta, era berean, areago piztea lortzen dute. 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia lanaren bidez, makinek nola funtzionatzen duten modu sinple eta praktikoan ikasiko dute. Horrekin batera, organismo bizi dunik handiena 9 km2-ko onddo bat dela eta tximinorik txikienak 2 cm besterik ez duela neurtzen jakiteak txundituta utziko ditu. (Irakurri +)

Apirilean plazaratu du Pettik ‘Hotzikarak’, bere bakarkako zazpigarren diskoa. Etxeko Uzta taldeak lagunduta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak), rock soinu gordin eta elektrikoetara itzuli da kantari nafarra Elkar estudioan grabatutako diskoan.
Elkar estudioan diskoaren grabazioari ekiteko sartu behar zuen egunaren bezperan harrapatu dugu Juan Luis Perez Mitxelena Petti (Bera, 1973). Estudiora kantuak “landuta eta borobilduta” eramateko ohitura du, eta oraingoa ez da salbuespena izan, nahiz eta estudioan bertan “gauzatxoak probatzeko” aukera beti egoten den zabalik. Hamar kantuk osatuko dute Pettiren lan berria, horien artean zuzenean behin baino gehiagotan eskaini duen Leonard Cohenen The Partisan abestiaren moldaketa bat. (Irakurri +)

Euskal Herriaren azken mende erdi gatazkatsuaren kontakizuna zinez egin nahi duenak Txillardegiren izena behin baino gehiagotan hartu beharko du ahotan edo luman. Bere soslai polifazetikoak bidegurutze askotan ezarri baitu haren itzala. Euskara batuaren nondik norakoak nekez ezagutuko ditugu bere funtsezko ekarpenak aintzat hartu gabe, euskal literatura modernoaren orrialdeetan aitzindari agertuko zaigu, ETAren inguruko mugimendu abertzale berriaren gorabehera politikoetan aztarna sakonak utzi dizkigu, eta abar.
Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari. (Irakurri +)
Rafael Chirbes nobelagilea zen: ezin saihestuzkoa zuen. Are motzean aritzen zenean –Mimoun (1988), Los disparos del cazador (1994), París-Austerlitz postumoa (2016)– ez zitzaizkion ipuin luzeak ateratzen, nobelak baizik, hain dira bere laburtasunean dentso. Nobelagile klasikoa zen, gainera: XX. mendeko abangoardiek garatutako tresneriari muzin egiten ez bazion ere –Los viejos amigos (2003) bezalako lanetan argi dagoen bezala–, haren eredu nagusiak XIX. mendeko nobelagileak ziren, Flaubert eta, batez ere, Pérez Galdós, bizi izan zuten denborari disekzioa egitera bideratutako literatura baita hala batak nola besteak proposatzen digutena. (Irakurri +)
elkar Fundazioaren helburu nagusia euskal kultura sustatzea da.
Testuinguru horretan aurkeztu genuen 2015eko irailean Joseba Jaka bekaren bigarren aldia. Beka horren bidez kultur sorkuntza sustatzea da helburua eta. Sortzaile bati, bere lana egiten laguntzeko beka da, bi urtetik behin deituko dena. Aurten nobela edo ipuin bilduma bat laguntzeko aukera zabaldu du, eta deialdi bakoitzean definituko da zein disziplinatako lana laguntzeko izango den, asmoa literatura ez ezik beste lan arlo batzuetara ere zabaltzea baita. Beka 10.000 eurokoa izango da. Aurtengo deialdira 35 lan aurkeztu dira eta epaimahaia horiek aztertzen ari da. (Irakurri +)





