Behin mundua berea izan zen

034_fotogramak_azala.jpgEpitafi o hori jartzea nahi zuen Debrak hiltzen zen egunean. Hala esan zion Taylorri. Atera beste tekila botila bat. Eta gogoratu zer jarri behar duten nire hilobian:
Behin mundua berea izan zen. Topa!

Hurrengo egunean, kax-kax jo zuen atea Brandyk 3714 logelan. Ez zuen inork ireki. Gorroto zituen ohean berandu arte egoten ziren bezeroak. Batez ere atean “do
not disturb” oharra zintzilik jartzen ez zutenean. Bezperan bost tekila botila hustu omen zituen gela hartako bezeroak. Besoetan eraman behar izan omen zuen ohera
Taylorrek. Oraindik mozkorra pasatzen ariko dun, izan hadi eskuzabala, emakumea, utzi ezan gela hor azkenerako.

Moteleko gainerako logelak txukundu zituen Brandyk 3714 logelako atea berriz jo aurretik, kax-kax. Ez zuen 48 inork erantzun. Brandy ez zegoen prest eskuzabalago izateko. Alde egin nahi zuen motel hartatik, etxean hiru haur zeuzkala zain esan zion Taylorri, ez zela bere ardura jendeak ez bazekien neurrian edaten. Eta 3714 logelako
atea ireki zuen.

lehen kapi

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina