Iban Zalduari elkarrizketa “(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)”ri buruz

Euskal literaturaren_AZALAIban ZalduaIban Zaldua (Donostia, 1966) ipuingile gisa da batez ere ezaguna, baina literaturari buruzko kritikak, iritziak eta gaiztakeriak botatzea ere gustatzen zaio, seriotan bezain brometan, eta horren erakusgarria da atera berri duen saiakera: (Euskal) literaturaren alde (eta kontra).

Nola definituko zenuke (euskal) literaturaren alde (eta kontra), zure azken liburua?

Modu ezberdinetan. Testu kritikoen eta jostagarrien nolabaiteko bildumatzat har daiteke. Edo manifestuen nolabaiteko manifestutzat. Edo literaturaren aldeko nolabaiteko aldarri apokaliptiko baina ez etsitzat. Edo literatura serio eta literatur agenteak ez horren serio hartzeko nolabaiteko ahalegintzat. Uste dut hitz gakoa hemen “nolabaiteko” dela, edonola ere. (Irakurri +)

Ekaitz Goienetxea XIX. Igartza Sariaren irabazlea

Ekaitz GoienetxeaEkaitz Goienetxea izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hemeretzi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamabost proiektu aurkeztu dira, eta Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru magdalena epaimahaikideek.

Karramarroa trostan: Gaurko pertsonaiak bat eta 80ko hamarkadakoak, bi garaiak uztartzen dituen istorio batean, Bizkaiko itsasertzeko herri batean girotuta. Egungo gazteen kezkak eta arazoak ikusiko ditugu, batetik, eta baita haien gurasoen belaunaldia markatu zutenak ere, ahots desberdinen polifonia landuko duen teknikaren bidez, eta bizitzaren gorazarrea izan nahi duen narrazio bat osatuz, melengekeriarik gabe baina. (Irakurri +)

Jon  Ariza  de  Miguel:    “Interesgarria  ez  da  pertsonaiari  zer  gertatzen  zaion,  baizik  nola  barneratzen  duen”

Jon Ariza de Miguel: “Interesgarria ez da pertsonaiari zer gertatzen zaion, baizik nola barneratzen duen”

Jon Ariza de Miguelek Ohe hotzak eleberria kaleratu berri du. Egile berria da Ariza, nobela honen bitartez bere burua aurkeztu duena eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrena: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena. Lehenengo liburua duzu hau, baina ez zara gaztetxo hasiberria. Galdera bikoitza, hortaz: zergatik orain?, eta zertan ibili zara orain arte? Nire ustez, idazteko kanpoaldeko kitzikapena behar du nire izaerak, […]

Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioa

342_Gizajoen katalogoa_AZALA.inddJoxean AgirreJoxean Agirre idazle azpeitiarra (1949) Gizajoen katalogoa nobelarekin dator. Azken liburuen estiloari jarraiki eta ironiaz betetako umorea erabiliz, idazleei buruzko literatura egin du bertan. Argumentua norabide anitzetan zabaltzen da hainbat gai eta gertakari aurkeztuz, ia endredoko komedia batean bezala. Idazlearen ofizioa ongi menderatzen duela erakutsiz, eleberrian literaturarekiko pasioa erakusten digu Agirrek.

Zergatik gizajoen katalogo bat? Arrakastatsuek, azkarrek baino aukera gehiago eskaintzen al dituzte haiek?

Nik uste dut identifikazio arazo bat dela. Zu gizajo bat bazara, gehi euskal idazlea bazara, nobela bar idazten hiru urte eman badituzu, gero inork irakurriko ez zaituela jakinik, hori gizajo baten bizimodua ez bada, zeuk esango didazu. Neuk bai gizajoak baita lotsatiak ere kuttuntzat ditut, maitasun handia diet.

Idazleak oro har, gizajotzat jotzen al dituzu?

Idazle lotsati pila bat dago. Gizajotasunak ez du esan nahi intelektualki akatsen bat dugunik edo atzeratuak garenik. Munduarekiko, emakumeekiko jarrera bat da. Onartu egin behar da naturaltasunez, gizajo izatea norberaren ezaugarri bat izan daiteke, eta hori kentzen badigute zer geratzen zaigu? Akaso deus ere… (Irakurri +)

Unai Maleski: “Poesia aurkikuntza izan da niretzako. Zoragarria da poema bat irakurri eta barruan zerbaitek klak egiten dizuneko sentsazio hori”

IMG_1221Hau_ez_da_poesia_AZALA.gif

Unai Abarzuza (Maleski) Iruñean jaio zen 1972. urtean. Orain, bere lehen liburua “Hau ez da poesia” kaleratu du: Ironiaz beteriko poesia.

Lehen liburuarekin zatoz, baina ez zara jada gaztetxo hasiberri bat. Zergatik orain?

Liatuta ibili naiz orain arte. Ez, broma da, neronek ere gauza bera galdetu diot nire buruari baina erantzunik ez dut topatu. Orain etorri zait gogoa. Zergatik ez orain?

Diseinu eta komunikazio mundutik zatoz, ez literaturaren esparrutik. Horren haritik, galdera bikoitza: zer ekartzen ahal dio kreatibo batek euskal poesiari?

Ideiak ekartzen saiatu naiz, bizipenak, istorio txikiak, ezohiko ikuspuntu batzuk, agian. Agentziako lanean eskarmentua dut testu laburrak idazten, spotentzako gidoiak, esloganak, testu publizitarioak… pertzepzioetan eragin eta pertzepzio horiek egoki kudeatzea da gure lana, eta horrek poesiarekin zerikusirik duelakoan nago. Alde horretatik, laburrean idazteko esperientzia eduki arren, ailegatu berria naiz lurralde honetara. Ekarpenik egin dudan ala ez, ikusteko dago. (Irakurri +)

Julen Belamuno: “Liburuaren ardatza pertsonaia hori da, baina egiten dituenak baino garrantzi handiagokoak dira pentsatzen dituenak eta sentitzen dituenak, batez ere oroitzapenak.”

julen belamunoGaueko-zaintzailea_AZALA.jpgJulen Belamunok “Gaueko zaintzailea” bere lan berria aurkeztu berri du gaur. Liburuari buruz zerbait gehiago kontatu digu elkarrizketa honetan.

Zer da, zer kontatzen du “Gaueko zaintzailea”k?

Aluminio fabrika bateko gaueko zaintzaileak lantegian igarotako azken gaua kontatzen da liburuan. Kontakizuna laurogeiko hamarkadaren bukaeran dago kokatuta, eta ordurako lanbidearen azken ordezkaria da zaintzailea, beste garai bateko hondar bat, segurtasun-sistema berri batek ordezkatuko duena. Gau guztian orduz ordu egiten duena kontatzen da, eta gau horretako ikuskaldiak egiten ari dela gogoratzen dituenak.

Liburuaren ardatza pertsonaia hori da, baina egiten dituenak baino garrantzi handiagokoak dira pentsatzen dituenak eta sentitzen dituenak, batez ere oroitzapenak. Eta, oroitzapen horien artean, batez ere gertaera batzuk: gasolindegian lan egiten zuen neska ezagutu zuenekoa, harekin izaten zituen solasak, eta hortik aurrera gertatu zen guztia. (Irakurri +)