JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu da

Urtero bezala, aurten ere, Ikastoletan JUUL hauteskunde literario ospatu da. Aurtengoa, zehazki, 19. edizioa izan da, eta bertan, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren:

LIBURU HAUTATUENAK

A Kategorian (3-6 urte bitartekoak)

   
Azazkalo
Margarita del Mazo,
Charlotte
Pardi
Txalaparta
 

 Jazz Naiz
Jessica Herthel,
Jazz Jennings

Bellaterra ediciones

  Animalia handien
liburu handia

Hazel Maskell
Ttarttalo

(Irakurri +)

Iñaki Irasizabal: “Kirol profesionala bezalakoa da politika: batzuek dena irabazi eta beste batzuek dena galtzen dute”

Iñaki IrasizabalIñaki Irasizabal idazlea Politika zikina (Elkar) eleberriarekin dator. Bere ohiko nobela beltza alde batera utzi du oraingoan, baina gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen du.

Politika zikina ez da, zure aurreko liburuen antzera, nobela beltza; aldatzeko gogoa zenuen?

Bai, egia esan, bai. Ez naiz sekula beltzaren estereotipora estu lotu, eta haren betebeharrak ahaztu nahi nituen.

Hala ere badu aurrekoekin antzik: kontatzeko modua, pertsonaiak tratatzeko era, gizartearen gaineko begiradak…

Funtsean ez dut gauza handirik aldatu.

(Irakurri +)

Ana Malagonen “Gelditu zaitezte gurekin” liburuaren aurrerapena

AMAK EZKONDU EGIN NAHI DU

“Amak ezkondu egin nahi du”.
“Zer?”
“Amak ezkondu egin nahi duela”.
“Manuelekin?”
“Manuelekin”.

Begoña entsaladarako Marie Antoinetteren burua izan zitekeen tipulina gillotinatzen ari da. Haurrak dekretuz sukaldetik desagertu diren arte itxaron du amarena kontatzeko.
Bakarrik gaude tipulinaren sarraskiari begira. Igor Begoñaren senarra ez da oraindik heldu. Igor Begoñaren senarra ez da sekula heltzen.

Ideia absurdo bat etorri zait burura. Aita.
“Duela zenbat hil zen aita? Urte eta erdi?”
“Horrelako zerbait. Gutxi”.
Atzo gertatu zen urte eta erdi. (Irakurri +)

Loraldia festibala martxoaren 7tik apirilaren 8ra

Loraldia festibala izango da martxoaren 7tik apirilaren 8ra Bilbon. Egitarau zabala sortu dute antolatzaileek 5 asteetan zehar eskaintzeko Bilboko toki anitzetan. elkar Taldeak ere bere aletxoa jarri nahi izan du festibal honetan. Horregatik, ondorengoa proposatzen dizu:

Argazkilaria: Josu Izarra

Apirilak 8 abril, larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN. Margolaria diskoaren aurkezpena

Campos Antzokia
20:00

Mikel Urdangarin + banda (Rafa Rueda, Koldo Uriarte, Angel Celada, Jon Cañaveras eta Nika Bitchiasvili)
(musika)

Margolaria (Elkar) lan berria Loraldian aurkeztuko du aurrenekoz.

(Irakurri +)

Arantxa Iturberen “Koadernoa zuri” lanaren aurrerapena

Arantxa Iturbek Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz.

Hemen eleberriaren aurrerapena:

Iraganeko mamuak

Arratek amaren etxera joan behar izan du aste berean bigarren aldiz. Bizilagunak soinuak entzuten omen ditu hutsik dagoen etxean. Zerbait gertatzen ari dela han goian.
Norbait dabilela. Udaltzainei deitzen die laguntza eske egunean pare bat aldiz.

Eta, tarteka, Arrateri ere bai. Ama hil zenetik harena delako etxea.

Banan-banan begiratu ditu leihoak Arratek. Ondo itxita daude denak. Ez da ateekin hasi. Badaki haiek ere ondo itxiak daudela. Ez du konprobatu zaharra.

Amaren ohe handian eseri da. Gabardina eta lepokoa erantzi, eta mesanotxeko Ama Birjinari begira egin ditu minutu batzuk. Gero, jiratu egin du, bizkar emanda utzi du. Sakelakoa hartu eta etzan egin da. (Irakurri +)

Alaine Agirre eta Jasone Osororen eskutik “Harrak berbetan” literatur saioa

2016ko maiatzaren 6an, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum literatura jardunaldien baitan, Harrak berbetan estreinatu zen. Alaine Agirre eta Jasone Osororen arteko elkarrizketa-formatua izan zuen, eta lehenengo saio horretan Jasonek Alaine elkarrizketatu zuen. Izan zuen harrera ikusita, saioaren ibilbidea luzatzea pentsatu zuten. Hala, egiten den lekuaren arabera moldatuko dute saioa. Bi egileen arteko elkarrizketa izango da, X hil da eta 12etan bermuta liburuak ardatz hartuta, baina baita bestelako gaiak ere, emakume izatea, literatura, askatasun pertsonala, erreferentzia musikalak eta literarioak, adikzioak… Inprobisazioari eta probokazioari lekua utziz, hitzak, musika azalduko dira ikuskizunean, eta bi egileek beraien testuen irakurketa ere egingo dute. (Irakurri +)