Kontzertuak 2016-05-12

mikel 2015_Josu Izarra2016-05-13 – ostirala / viernes
OSKARBI Irun (Gipuzkoa). Amaia Antzokia.

2016-05-15 – igandea / domingo
MIKEL URDANGARIN Larrabetzu (Bizkaia). Hori bai Gaztetxea.

2016-05-15 – igandea / domingo
IZAKI GARDENAK Ürdiñarbe (Zuberoa). Müsikaren Egüna.

2016ko Adarra Saria Benito Lertxundirentzat

Benito LertxundiBenito Lertxundi oriotarrarentzat izango da Donostiako Udalak ematen duen aurtengo Adarra Saria. Udalak sari hau 2014an sortu zuen euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko; Benito Lertxundi horren eredu da. Musikariak 50 urteko musika-ibilbidea du, eta zenbaki borobil hori oholtza gainean kontzertuak eskainiz ospatu du. Azken hilabeteetan, Oroimenaren oraina, kaleratutako azken diskoa, jendaurrean aurkezten ari da eta baita sortzen ari den abesti berriak ere.

Lertxundik, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko egunean jasoko du aurtengo Adarra Saria, Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan izango den ekitaldian.

Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta jeinuari eman zitzaion. Iaz Ruper Ordorikari. Aurten, Adarra sariko Aholku Batzordeak, aho batez, saria Benito Lertxundiri ematea erabaki du. Erabakia zenbait arrazoi garrantzitsurengatik hartu da:
Benitoren musika-ibilbide luzeagatik, garai eta gizarte eta kultur egoera oso desberdinetan zehar; konpositore gisa egin duen lan apartagatik, haren kanta asko eta asko baitaude dagoeneko herri-kantutegian; askotan bere kanten oinarri izan dituen gai herrikoi eta tradizionalengatik; Euskal Herritik kanpora eta nazioartean duen sonagatik.

(Irakurri +)

Petti:“Polita litzateke entzuleak disko honekin sentitzea niri inoiz gertatu zaidana, fisikoki ere eragitea musikak”

petti&etxeko uztapetti& etxeko uzta azalaApirilean plazaratu du Pettik ‘Hotzikarak’, bere bakarkako zazpigarren diskoa. Etxeko Uzta taldeak lagunduta (Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea anaiak), rock soinu gordin eta elektrikoetara itzuli da kantari nafarra Elkar estudioan grabatutako diskoan.

Elkar estudioan diskoaren grabazioari ekiteko sartu behar zuen egunaren bezperan harrapatu dugu Juan Luis Perez Mitxelena Petti (Bera, 1973). Estudiora kantuak “landuta eta borobilduta” eramateko ohitura du, eta oraingoa ez da salbuespena izan, nahiz eta estudioan bertan “gauzatxoak probatzeko” aukera beti egoten den zabalik. Hamar kantuk osatuko dute Pettiren lan berria, horien artean zuzenean behin baino gehiagotan eskaini duen Leonard Cohenen The Partisan abestiaren moldaketa bat. (Irakurri +)

Joxe Manuel Odriozola “Txillardegiren borroka abertzalea” liburuari buruz

Pako SudupeTxillardegiren borroka abertzaleaEuskal Herriaren azken mende erdi gatazkatsuaren kontakizuna zinez egin nahi duenak Txillardegiren izena behin baino gehiagotan hartu beharko du ahotan edo luman. Bere soslai polifazetikoak bidegurutze askotan ezarri baitu haren itzala. Euskara batuaren nondik norakoak nekez ezagutuko ditugu bere funtsezko ekarpenak aintzat hartu gabe, euskal literatura modernoaren orrialdeetan aitzindari agertuko zaigu, ETAren inguruko mugimendu abertzale berriaren gorabehera politikoetan aztarna sakonak utzi dizkigu, eta abar.  

Liburu hauxe da, hain zuen, aztarna politiko horien oihartzun zabal eta oparoa. Txillardegiren pentsamendu politikoa ezagutu nahi duenak badu hemendik aurrera nora jo. Pako Sudupek ezin hobeto atera baitizkio ezpalak donostiar aitzindariaren kultura politiko zabalari. (Irakurri +)

Liburu eguna 2016

liburu eguna postdataLiburu eguna badator eta gremioak egitarau zabala antolatu du.  Hainbat idazle izango dira Donostiako eta Bilboko erakusmahaietan euren lanak sinatzen. Gainera, gogoratu egun horretan % 10eko deskontua izango dela bai azokan erosten diren liburuetan, baita elkar liburu-dendetan, eta baita elkar.eus webgunean ere.

(Irakurri +)

Behin mundua berea izan zen

034_fotogramak_azala.jpgEpitafi o hori jartzea nahi zuen Debrak hiltzen zen egunean. Hala esan zion Taylorri. Atera beste tekila botila bat. Eta gogoratu zer jarri behar duten nire hilobian:
Behin mundua berea izan zen. Topa!

Hurrengo egunean, kax-kax jo zuen atea Brandyk 3714 logelan. Ez zuen inork ireki. Gorroto zituen ohean berandu arte egoten ziren bezeroak. Batez ere atean “do
not disturb” oharra zintzilik jartzen ez zutenean. Bezperan bost tekila botila hustu omen zituen gela hartako bezeroak. Besoetan eraman behar izan omen zuen ohera
Taylorrek. Oraindik mozkorra pasatzen ariko dun, izan hadi eskuzabala, emakumea, utzi ezan gela hor azkenerako. (Irakurri +)