2016ko Adarra Saria Benito Lertxundirentzat

Benito LertxundiBenito Lertxundi oriotarrarentzat izango da Donostiako Udalak ematen duen aurtengo Adarra Saria. Udalak sari hau 2014an sortu zuen euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko; Benito Lertxundi horren eredu da. Musikariak 50 urteko musika-ibilbidea du, eta zenbaki borobil hori oholtza gainean kontzertuak eskainiz ospatu du. Azken hilabeteetan, Oroimenaren oraina, kaleratutako azken diskoa, jendaurrean aurkezten ari da eta baita sortzen ari den abesti berriak ere.

Lertxundik, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko egunean jasoko du aurtengo Adarra Saria, Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan izango den ekitaldian.

Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta jeinuari eman zitzaion. Iaz Ruper Ordorikari. Aurten, Adarra sariko Aholku Batzordeak, aho batez, saria Benito Lertxundiri ematea erabaki du. Erabakia zenbait arrazoi garrantzitsurengatik hartu da:
Benitoren musika-ibilbide luzeagatik, garai eta gizarte eta kultur egoera oso desberdinetan zehar; konpositore gisa egin duen lan apartagatik, haren kanta asko eta asko baitaude dagoeneko herri-kantutegian; askotan bere kanten oinarri izan dituen gai herrikoi eta tradizionalengatik; Euskal Herritik kanpora eta nazioartean duen sonagatik.

Hauexek dira Benito Lertxundik kaleratu dituen diskoak:

Ez dok Amairu (1971)
Oro laño mee batek…(1974)
– “Eta maita herria ükan dezadan plazera…” (1975)
Zuberoa (1977).
Altabizkar (1981).
Gaueko ele ixilen balada (1985)
Mauleko bidean (1987)
Pazko gaierdi ondua (1989)
Hunkidura kuttunak I (1992). 3LP/2CD
Hunkidura kuttunak II (1993). 3LP/2CD
Hitaz oroit (1996)
Auhen sinfonikoa (1998)
Nere ekialdean (2002)
40 urtez ikasten egonak (2005). Zuzenean. 2 CD
Itsas ulu zolia (2008)
Oroimenaren oraina (2012)

 

 
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina