 Sangma  Francis, Amazonas liburuaren  egilea,  ezagutza  liburu  ikusgarri  honen  idazketa-prozesua  nolakoa  izan  zen  kontatzera  gonbidatu  dugu.
Sangma  Francis, Amazonas liburuaren  egilea,  ezagutza  liburu  ikusgarri  honen  idazketa-prozesua  nolakoa  izan  zen  kontatzera  gonbidatu  dugu.
Nire lehenengo liburua (Everest, 2018) idatzi ondoren, Amazonas ibaiari buruzko liburu bat egiteko gonbidapena jaso nuen Flying Eye argitaletxearen eskutik. Hasieran urduri samar jarri nintzen hain eremu zabalari buruz idatzi behar nuelako. Azkenean, baina, beldurra gainditu eta prest agertu nintzen bioaniztasunik handiena biltzen duen Lur planetako eremu hori deskubritzeko. (Irakurri +)
 Iritsi  da  UDABERRIA!  Hori  dela  eta,  irakurgai  polit-polit  bat  gomendatzera  gatoz  udaberriari  ongi  etorria  emateko:  ORGI  ETA  ZUHAITZ.  Bi  lagun  handi  hauen  bizipenen  eta  abenturatxoen  berri  ematen  digun  albuma,  urtaroz  urtaro  josten  den  kontakizuna  da,  adiskidetasunari  eta  bizitzari  eskainitako  kantu  ederra.  Gaurkoan  irakurgai  “Udaberria”  atala.  Gozatu!   (Irakurri  +)

ELKAR TALDEKO AURKEZPEN ETA SINAKETAK, ABENDUAK 6
Everest. Herri oso bat gailurrean.
César Llaguno.
11:30 – Sinaketa Sua edizioaken standean
Miguel Madariaga – Ametsak errealitate bihurtuz
Yon Suinaga
12:00 – Sinaketa elkar banaketako standean
Lola Lopez de Lacalle
12:00 – Sinaketa Txertoa-ko standean
 Miren  Agur  Meabek  eta  Aitor  Aranak  irabazi  dituzte  haur  eta  gazte  literaturaren  alorrean  euskarara  egindako  itzulpenik  hoberenak  saritzeko  ‘Vitoria-Gasteiz’  sariak.  Ostiralean  banatu  ziren  haur  eta  gazte  literaturaren  alorrean  euskarara  egindako  itzulpenik  hoberenentzako  “Vitoria-Gasteiz”  sariak,  Oihaneder  Euskararen  Etxean.

Haur literaturaren kategorian Miren Agur Meabe izan da irabazlea Lola Moral eta Sergio Garciaren Alicia et le jeu de l’oie lanaren itzulpenagatik: Alizia eta antzara jokoa. Gazte literaturaren alorrean, Aitor Arana izan da irabazlea, Jordi Sierra i Fabraren El grito de la mariposa lanaren itzulpenagatik: Tximeletaren oihua.
 Edozein  ume  aztoratzen  da  bidaia  bat  iragartzen  zaionean.  Bidaiatzeak,  normalean,  oporrekin  izaten  du  zerikusia  eta,  halaxe,  beste  toki  batera  joatea  aldi  baterako  zoriona  bermatzea  ia-ia.  Umeak  bere  neurrian  parte  hartuko  du  prestaketa-lanetan,  etxean  zer  utzi  eta  handik  zer  eraman  erabakiz,  jostailu  guztiak  ezin  direlako  aldean  erabili,  adibidez.  Baliteke  plangintzan  ere  esku  hartzea,  helduak  iritzia  eskatzen  baldin  badio,  era  horretan  ilusioa  piztu  edota  kutsatzekotan.

Baina nola bizi du bidaia, derrigortuta eta halabeharrez abiatu behar duenak? Ezen bidaia bihur daiteke piztia antzeko bat, lehenago edo beranduago bidaiaria irents dezakeena, abenturak ohiko zentzu lilurakorra galdu eta arrisku edota mehatxu bihurtzen denean.
Bidaia liburuan, ume baten ahotsez egiten zaigu inorena ez eta aldi berean gerrak etxetik jaurtitako ume guztien lekukotzaren kronika. Agian, horregatik ez da ageri izen berezirik, anonimatoak jendetza zenbatezin baten identitateak biltzen dituelako. Agian, horregatik kolore lauen kontrastea eta irudien sotiltasuna, halako moldez non edozein xehetasunek esangura hartzen duen. Francesca Sannak naturaltasunez bateratu ditu artista plastiko eta testugile dohainak. (Irakurri +)

Bazen behin bilobari ipuinak kontatzen zizkion amona bat, dozenaka, ehunka kontu. Baina egun batean amaiera bat ahaztu zitzaion, hurrengoan korapilo bat, hurrengoan hasiera bat…
Haur eta Gazte Literatura deritzogu bereziki umeei eta nerabeei zuzenduriko obra multzoari; izan narratiboa, lirikoa zein dramatikoa. Testu horiek dira, hain justu, txikienekin hizkuntza lantzeko eta iruditegi konpartitua ezagutzen hasteko baliatzen diren tresna oinarrizkoenak. Irakurleak pertsonaiekin identifikatu ohi dira eta berauekin batera ikasten dute, besteak beste, emozioak izendatzen; Mies Van Houten Pozik (Ttartalo) eta Ana Llenasen Koloretako munstroa (Editorial Flamboyant) albumek arrainekin eta koloreekin irudikatzen dituzte hurrenez hurren poza, tristura, haserrea edota beldurra bezalako sentipenak.
Egungo HGL-n hiru ezaugarri nabarmentzen dira: fantasiak, oro har, presentzia handia du, gaitegia asko zabaldu da eta idazleek gaurkotasuna duten balioak ekarri dituzte lehen planora. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (Pamiela) lana esaterako, paregabea da txikienekin memoria historikoa lantzeko. Nolanahi ere, azken urteotan geroz eta gehiago dira adinaren muga hautsi eta, ume eta nerabeengandik harago, irakurle helduenganaino iristen diren obrak, batez ere album ilustratuak. (Irakurri +)

 Español
 Español