ERAKUSKETA. Bittor Requejo.

ERAKUSKETA.  Bittor  Requejo.
Click to view map
Noiz:
martxoa 4, 2018 @ 12:00 am – 12:00 am
2018-03-04T00:00:00+01:00
2018-03-04T00:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio)
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
Espainia

Gasteizen 30 urte luze daraman arren, Santurtzin jaiotako Bittor Requejo Agirre paisaia argazkigintzatik margolaritzara iritsi da. Bidaietan eta txangoetan urteetan zehar lagundu duen zaletasuna argazkiak egitea izan denez, ez da harritzekoa bere margolanak argazkietan oinarrituta egotea. Autodidakta izatez, 2012ko udaberrian murgildu zen margolaritzan. Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa; izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen diren kolore biziak eta, oro har, oso garbiak sortzen ditu akrilikoak.

 

Bere lanetako batzuk ikusi ahal izango dira martxoan Gasteizko elkar aretoan. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina