Geroa eskola ‘Errespetuzko hezkuntza’ Hitzaldia.

Geroa  eskola  ‘Errespetuzko  hezkuntza’  Hitzaldia.
Click to view map
Noiz:
otsaila 5, 2018 @ 6:00 pm – 7:30 pm
2018-02-05T18:00:00+01:00
2018-02-05T19:30:00+01:00
Non:
elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio 7)
San Prudencio Kalea
7, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
Espainia

Geroa Eskola Arabako Trokoniz herrian kokatuta dagoen eskola bat da. Bertan, Waldorf pedagogía daukate oinarri. Pedagogia eredu honen berezitasun nagusia hau litzateke: hezkuntza hiru esparru nagusitan oinarritzen dute eta hirurak daukate garrantzia bera: adimen intelektuala, adimen emozionala eta adimen fisikoa.

Gizakia garuna baino askoz gehiago dela oinarri hartuta, garrantzia handia ematen diote esparru animikoari eta baita borondatea lantzeari ere. Heziketa mota honetan garrantzia ematen zaio baita ere sormena eta arlo artistikoa lantzeari, baita musikari ere. Hizkuntzaren aldetik, berriz, esan liteke hizkuntza guztiak maitasunez jorratzea dutela helburu. Haurrak dakarren hizkuntzatik, beraz, bere dohaiak ateratzea da helburua. 

 

Ikastetxeko irakasle talde batek bertako proiektua azalduko du. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina