Jon Kortazar + Iratxe Retolaza ‘Egungo euskal komikiaren historia’ Liburu aurkezpena.

Jon  Kortazar  +  Iratxe  Retolaza  ‘Egungo  euskal  komikiaren  historia’  Liburu  aurkezpena.
Click to view map
Noiz:
otsaila 26, 2018 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2018-02-26T18:30:00+01:00
2018-02-26T20:00:00+01:00
Non:
elkar liburu-denda (Iparragirre, 26)
Iparraguirre Kalea
26, 48009 Bilbo, Bizkaia
Espainia

Euskal komikiaren historia literario bat osatzeko bidean lehen urratsa da egitasmo hau, komikigintzara hurbiltzeko begirada jakin bat jorratu baita ibilbide historikoa osatzerakoan: begirada literarioa eta begirada linguistikoa. Horretarako, bi atal nagusi bereizi dira liburu honetan: lehenik, euskal komikiaren joera eta plataforma nagusiak aurkeztu dira, interpretazio historiko-literarioranzko lehen urratsak egite aldera (XIX. mende hondarretik XXI. mendearen hastapenera arte); bigarrenik, komiki-liburu zenbait xeheago aztertu dira, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari eskaintzeko asmoz.

 

Liburuaren egile diren Jon Kortazar eta Iratxe Retolazak aurkeztuko digute lan hau. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina