KALE-MARRAZKI TAILERRA ‘Arte Eder tailerra’ Josu Maroto.

KALE-MARRAZKI  TAILERRA  ‘Arte  Eder  tailerra’  Josu  Maroto.
Noiz:
maiatza 30, 2017 @ 6:00 pm – 8:00 pm
2017-05-30T18:00:00+02:00
2017-05-30T20:00:00+02:00
Non:
elkar aretoa Bilbo (Licenciado Poza 14)
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbo, Bizkaia
España

Kaleko koaderno marrazkiaren sekretuak ezagutu nahi al dituzu? Materialak, konposizioa, perspektiba, giza irudia… Bilbo eta Gasteizen egingo ditugun bi tailer hauetan, koadernoan marraztuko dugu, eta kalean, zuzenean, gure ingurua erretratatuz. Kale marrazkian erabiltzen diren material ohikoenak ezagutuko dituzu eta beste hainbat sekretu. Gure inguruari begiratzeko modu berri bat. 

 

Izena ematea eta materiala: tailerrean izena emateko 5 euro ordaindu behar da. Izen ematea eta ordainketa elkar liburu-dendan egin behar da (Gasteizko tailerrerako Gasteizen / Bilboko tailerrerako Licenciado Poza kaleko elkar-en). 5 euro horien truke, parte-hartzaile bakoitzari tailerrean partu hartu ahal izateko material sorta bat emango zaio: 13 x 21 tamainako sketch koaderno bat, Sakura Micro errotulatzaile bat eta arkatz bat. 

Material horretaz gain, elkar-en eskuragarri duzun marrazketa material ezberdina probatzeko aukera izango duzu tailerrean: COPIC ala POSCA errotulatzialeak, Start ur-margoak, edo QOR ur-margo bereziak, besteak beste. Material horietaz gain, bestelako margoak erabili ohi badituzu, ekar ditzakezu eta Josu Marotok horiek erabiltzeko gomendioak ere eskainiko dizkizu. 

 

ZITA: elkar liburu-dendan egingo dugu zita eta lehen ordu erdian kale-marrazketari buruzko zenbait azalpen eman ondoren, bertatik aterako gara, taldean, kalera marraztera.  

 

Josu Maroto urretxuarra kale marrazketa eta sketch-etan iaioa da. Arkitektura ikasketak egin ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Departamentuan egiten du lan gaur egun. Bere lanetako batzuk hemen ikus ditzakezue: http://www.josumaroto.com/

 

Tailer hau profesional zein amateur-ei zuzenduta dago.

Tailerrak 2 ordu inguruko iraupena izango du. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin