Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte. ‘Kafe bat Kattalin Minerrekin’.

Kattalin  Miner  eta  Danele  Sarriugarte.  ‘Kafe  bat  Kattalin  Minerrekin’.
Click to view map
Noiz:
martxoa 9, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-03-09T18:30:00+01:00
2017-03-09T20:00:00+01:00
Non:
elkar aretoa Donostia (Fermin Calbeton 21)
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
España

Kattalin Miner (Hernani, 1988) ekintzaile feminista eta kulturgile ezagunak bere lehen liburua kaleratu du: ‘Nola heldu naiz honaino‘, idazle gazteentzako Igartza sariaren laguntzaz idatzia. Emakume arrakastatsu baten istorioa kontatzen digu: Jezabel, itxuraz dena ezin hobeto doakiona, bizitzan eta lanean uneoro erabakiak zirt-zart hartzen ohituta dagoen arren, une jakin batean txikikeria baten aurrean nora ezean sentituko da. Argumentu horren bitartez hainbat gairi buruzko hausnarketak egiten ditu narratzaileak eta hortaz ariko gara solasean, Danele Sarriugartek gidatutako solasaldi honetan, kafetxio batez lagunduta. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina