LORALDIA. Miren Amuriza eta Irati Eguren. ‘Bainera bete itsaso’

LORALDIA.  Miren  Amuriza  eta  Irati  Eguren.  ‘Bainera  bete  itsaso’
Click to view map
Noiz:
martxoa 21, 2017 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2017-03-21T19:00:00+01:00
2017-03-21T20:00:00+01:00
Non:
elkar liburu-denda Bilbo (Zamudioko ataria)
Portal de Zamudio Kalea
48005 Bilbo, Bizkaia
España

Miren Amurizak ‘Bainera bete itsaso’ liburu ilustratua aurkeztuko digu. Bertsolari eta sortzaile bizkaitar emankorraren proiektu berria dugu liburu hau. Irudiak Irati Eguren durangarraren ardura izan dira.

 

‘Mara! Mara! Mara!’ oihukatzen dioten bakoitzean, airea falta haurrari. Arineketan komunera joan eta atea ixten du orduan, danba! Biluztu, baineran sartu eta urpean murgiltzen da harik eta mundua entzuten ez den lekura iristen den arte. Han behean, koral eta baleaz inguratuta, arnasa hartzen du ostera ere. Itomen baten kontakizuna da “Bainera bete itsaso”, zelan protagonistak bere aire burbuila erraldoia eraikitzea lortzen duen.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina