Teresa Benéitez ‘Aventuras y desventuras de los alimentos que cambiaron el mundo’ Familientzako aurkezpena.

Teresa  Benéitez  ‘Aventuras  y  desventuras  de  los  alimentos  que  cambiaron  el  mundo’  Familientzako  aurkezpena.
Click to view map
Noiz:
apirila 27, 2017 @ 6:30 pm – 8:00 pm
2017-04-27T18:30:00+02:00
2017-04-27T20:00:00+02:00
Non:
elkar liburu-denda (Zamudioko ataria)
Portal de Zamudio Kalea
48005 Bilbo, Bizkaia
España

Gaur egun ia egunero kontsumitzen baditugu ere, orain hiru mende arte europako sukaldeetan guztiz ezezagunak ziren hamabost elikagaien aztarnak jarraituz, munduan zehar bidaiatzera gonbidatzen gaitu Teresa Beneítez-ek ‘Aventuras y desventuras de los alimentos que cambiaron el mundo‘ liburu eder honekin. Liburua, zehaztasunez betea eta dibertigarria da aldi berean. Datu historikoak, estadistikoak, errezetak eta anekdota ezberdinak nahasten ditu eta Flavia Zorrilla ilustratzaile mexikarrak egindako ilustrazio benetan zoragarriz jantzita dago liburua. 

Hasiera batean, haur eta gazteei zuzenduta dago liburua, baina erakargarria da baita helduentzat ere, izan liteke beraien haurren elikaduraz zerbait gehiago jakin nahi duten gurasoentzat, historia edo gastronomia maite dutenentzat, abentura istorioak gustuko dituztenentzat… horregatik, heldu zein haurrei zuzendutako aurkezpen honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, munduko elikadura ohiturak aldatu zituzten elikagaiez zerbait gehiago ikasteaz gain, haurrek mundua aldatu zuten fruta, landare eta espezieak marraztu ahal izango dituzte orri banatzaile batzuk sortuz. 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina